Plastik free hotelak

Zero plastik ostatu turistikoak

Ostatu turistikoek beren hondakinen ekoizpena murrizteko eta hondakin horien kudeaketa hobetzeko proiektua

hotel baten irudia

Turismo-sektoreak BPGaren %15 sortzen du Donostian, eta hazten ari den sektorea da. Hazten jarraitzeaz gain, garrantzitsua da sektoreak bere jasangarritasuna hobetzea, ez bakarrik hiri iraunkorragoa lortzeko, baita sektoreari kalitatea eta modernitate irudia emango dion ezaugarri bereizle gisa ere.

Testuinguru horretan, Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak, Donostia Donostia Turismoaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, hiriko turismo ostatuetara zuzendutako proiektu bat gauzatu du, hondakinen prebentzioan eta horien kudeaketa hobetzean oinarritua.

Zero Plastik Hotelak

Proiektu honetan parte hartu duten turismo ostatuek banakako diagnostikoa eta ezarri beharreko neurrien proposamena jaso dute, hondakinak murrizteko eta kudeaketa hobetzeko.

​​​Parte hartu duten ostatuek, gutxienez, hiru neurri hauek ezarri dituzte:

  • Sortzen dituzten hondakin guztiak behar bezala sailkatzea, zati organikoa barne.
  • Bezeroei iturriko ura eskaintzea, plastikozko botilen hondakinak saihesteko eta, oro har, botilako uraren ingurumen-inpaktua saihesteko.
  • Plastikozko beste ontzi batzuen hondakinak murriztea, batez ere amenitie-ekin lotutakoak.

 

Proiektuan parte hartu duten ostatuak

  • Akelarre Hotela
  • Codina Hotela
  • Distrito Oeste Hotela
  • Koba Hostel
  • Leku Eder Hotela
  • Maria Cristina Hotela
  • Olarain
  • Lasala Plaza Hotela
  • Zinema 7 Hotela
  • Arbaso Hotela

 

Proiektuaren materialak

Honako material hauek garatu dira parte hartu duten hotelei laguntzeko:Zero plastik hotelak

    • Kontsumo arduratsuari, hondakinen ekoizpenari, hondakinen kudeaketari eta abarri buruzko jardunbide egokien bilduma.

    • Langileak prestatzeko eta sentsibilizatzeko laguntza materiala.

    • Ostatuan hondakinen kudeaketa prebenitzeko eta hobetzeko hartutako neurriak bezeroei jakinarazteko laguntza materiala.

 

​​​​​​

 

 

Zero Plastik apartamentu eta etxebizitza turistikoak

Proiektu horren barruan, hiriko etxebizitza turistikoetan sortutako hondakinen kudeaketa murriztu eta hobetzeko materialak ere egin dira, baita beste ingurumen gai batzuetan jardunbide egokiak sustatzeko ere. Material horiek honako esteka hauetatik deskarga daitezke:

    • Etxebizitza eta apartamentu turistikoetako jabeentzako jardunbide egokien gida.

    • Etxebizitza eta apartametnu turistikoetako enpresa kudeatzaileentzako jardunbide egokien gida.

    • Bezeroei zuzendutako jardunbide egokiak. (formatu editagarrian eska daiteke ingurumena@donostia.eus helbidean).

Horrez gain, materia organikoaren edukiontzia irekitzeko txartela eskatzen duten etxebizitza eta apartamentu turistikoek etxebizitzan edo apartamentuan jartzen diren edukiontzietarako eranskailuak eta edukiontzi bakoitzean zer hondakin bota behar diren azaltzen duen kartel itsasgarri bat jasoko dituzte txartelarekin batera. Txartela 943481632 telefonora deituz edo jokogarbia@donostia.eus-era idatziz eska daiteke.

 

edukiontzi bakoitzean zer hondakin bota behar diren azaltzen duen kartela

 

Honek diruz lagundutako proiektua:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco