Breadcrumb

Erosketa Berdea

Medio Ambiente - Ingurumena

Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea


Erosketa BerdeaZer da?

Erosketa edo kontratazio berdea da produktuak edota zerbitzuak erostean edo kontratatzean, alderdi ekonomikoak edo teknikoak kontuan izatez gain, horiek euren bizi zikloan ingurumenean duten eragina ere aintzat hartzen duena.


Zergatik egiten dugu?

Hauek dira arrazoi nagusiak:

  • Ingurumena nabarmen hobetzen duelako.
  • Administrazioen eredugarritasuna adierazten du, eta irudia hobetzen.
  • Sektore pribatua mugiarazten du, enpresen arteko lehia sustatzen du, enpresak ingurumena zaintzera eta euren irudia hobetzera bultzatzen ditu, eta ingurumenerako hobeak diren produktu eta zerbitzuen merkatu berriak garatzea eragiten du.

Erosketa Berdea 2. argazkia
Udalaren aurrekariak

Donostiako Udalak denbora darama erosketa eta kontratazioetan ingurumen irizpideak txertatzen. Hasiera batean plegu gutxi batzuetan txertatu zituen irizpide horiek; alabaina, pixkanaka, erosketa eta kontratazio publiko berdeak indarra hartu du Udalean eta, gaur egun, Udalak egiten dituen askotariko plegu anitzetan sartzen dira ingurumen irizpideak.

Ibilbide hori 2012ko irailaren 14an hasi zen, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki zuenean Donostiako Udalaren esparruan kontratazio publiko arduratsua sustatzea, hau da, ondasunak eta zerbitzuak erosi eta kontratatzean, ingurumen, gizarte, etika, lan eta berdintasun irizpideak aintzat hartzea produktu bat edo hornitzaile bat aukeratzeko.

Hala, hainbat sailen arteko lankidetzaren ondoren, 2013ko ekainaren 14an, Tokiko Gobernu Batzordeak honako hau onetsi zuen: Donostiako Udalaren kontratazioan gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun arloko irizpideak sartzeko jarraibideak.

Jarraibideak Donostiako Udalaren kontratazio organo guztiei zuzentzen zaizkie; erosketa eta kontratazio arduratsuari buruzko irizpideak txertatzeko modua arautzeaz gain, batzorde tekniko bat ere sortu zen irizpideon aplikazioaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.


Zein plegutan txertatu dira ingurumen irizpideak?

Azken urteotan, plegu askotan txertatu dira ingurumen irizpideak. Hona hemen azken urtetan esleitu direnak:


Esleipen urtea: 2021

  • Donostiako Udaltzaingoko langileentzat gizarte- eta ingurumen-irizpideak aintzat hartuta arropa, oinetako eta osagarrien hornidura.
  • Donostiako Udaltzaingoarentzako 4 patrulla ibilgailu elektriko renting sistemaren bidez hornitzeko kontratua
  • Airearen Kalitatearen Plan Klimatikoa (AKPK) egiteko kontratua.
  • Ibilgailuen atalerako bi ibilgailuen hornidura
  • Kontxako badian balizak eta plataforma nautikoak jartzeko, edukitzeko eta kentzeko zerbitzua.
  • Funts dokumental, bibliográfico eta hemerografikoak Donostiako Udal Artxiboko hainbat gordailutatik Mankado Dukea 30ean kokatuta dagoen egoitza berrira eramateko zerbitzua
  • Artikutzako ingurumen hezkuntzako jaruerak eta hedapen zerbitzuak.
  • “Oporretan euskaraz” haurrentzako udako jarduera antolatzea eta gauzatzea.
  • Kontxako hondartzako hegaleko 1. eta 2. tabernen ustiapena kudeatzea
  • Ondarreta hondartzan kanoak alokatzeko zerbitzuaren emakida
  • Igogailuen mantentze zerbitzua Gipuzkoako foru kontratazio zentralaren bitartez.
  • "Haurrak beti jolasean" programa
  • Alkatetzarako ibilgailu hibrido bat hornitzeko kontratua
  • Bulegoko material suntsikorraren hainbat loteren hornikuntza
  • Donostiako zenbait udal zentroren artean ondasun materialen aldaira eta garraiorako zerbitzua.
  • “0-5 URTE: Haurren ongizatea oinarri”  Programa haziera eta haurdunen taldeen kudeaketa zerbitzua
  • Parke eta lorategietako landareak hornitzea (2021/22)
  • Urteroko udal egutegia egiteko kontratazioa.
  • Oberan eremuko egur ustiapenerako kontratu berezia
  • Donostiatruk azokarako karpak eta mahaiak alokairu-erregimenean (2. aldia)
  • Etxeko olio erabilia gaika biltzeko, birziklatzeko eta balioa emateko zerbitzu-emakida.
  • Donostiako Egia Kultur Etxeko Gazteszena antzezlekurako egurrezko agertoki baten hornidura eta instalazioa.
  • Zerbitzu-emakida gisa San Telmo Museoko taberna-kafetegi-jatetxearen eta catering zerbitzuaren baterako kudeaketa eta ustiapena.
  • Donostiako San Telmo Museoan antolatutako "Bidaia luzeena" erakusketaren garraio-zerbitzua
  • Ibilgailu elektriko puru bat renting sistemaren bidez hornitzea Donostiako Sustapenerako.
  • Argitalpenak egiteko zerbitzuaren kontratazioa
  • Etxadi Udal Kiroldegian, Donostiako Kiroletako Udal Patronatuari atxikitako instalazioan, taberna kafetegiko zerbitzuak eta kiroldegiko atariko edari ez alkoholikoak edo elikagaiak saltzeko hiru makina ustiatzea
  • Bentaberri udal kiroldegian taberna-kafetegiaren eta alkoholik gabeko edariak edo elikagaiak saltzeko bi makinen zerbitzua emateko emakida
  • DTKrako goi-tentsioko energia elektrikoaren hornikuntza.
  • Burdindegi industrialeko gai suntsikorren hornikuntza.
  • DTKrako maskaren hornikuntza.
  • DTKko autobusen eta mikrobusen flotarako baterien hornikuntza.
  • DTKko autobus-flota uhalez hornitzea
  • DTKko autobusak eta instalazioak egunero desinfektatzeko zerbitzua.

 

Ikus aurreko urteak

 

2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari atxikitzea

Eusko Jaurlaritzak sustatutako 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programan parte hartu ondoren, duela gutxi Donostiako udala 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari atxikitu zaio. Hori dela eta, Udalak erosketa eta kontratazio berdean 2025rako eta 2030erako ezarritako helburuak betetzeko konpromisoa hartu du, eta horrela, euskal administrazio publikoek burutzen dituzten ingurumen-inpaktu handieneko kontratazio eta erosketen % 75 irizpide jasangarrien bidez egitea lortu nahi da hamarkadaren amaierarako.

Berritasunik nabarmenena euskal sektore enpresarialari emandako protagonismoa eta rola da, ekologikoki diseinatutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza sustatzen baita, besteak beste. Aldi berean, erosketa berde pribatua bultzatu nahi da, merkatuarekin koordinatuta, eta ekintza publiko-pribatuaren onurak zabaldu.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak 5 jarduketa eremu identifikatzen ditu:

    - Erosketa eta kontratazio berdea sendotzea Euskadin politikak hedatzeko funtsezko tresna gisa, euskal sektore publikoaren esparru politikoan eta juridikoan duen zeregina indartzearen bidez.
    - Erosketa eta kontratazio berde publiko zein pribatuaren aldeko konpromisoan aurrera egitea, sektore publiko osoaren parte hartzea bultzatzearen bidez eta euskal enpresak sentsibilizatu zein mugiaraziz.
    - Erosketa eta kontratazio berdea erakundeen barnean egituratzeko eta berrikuntzarako elementu bihurtzea, inplementazio sistemiko eta estrategikorako baliabideak emanez eta prozesuan parte hartzen duten langile guztietan profesionalizatuz.
    - Merkatu egokia, kalitatezkoa eta prestatua izatea, harekin elkarrizketa eta lankidetza sustatuz, eta enpresa hornitzaileak prestatzea, bereziki enpresa txiki eta ertainak, kontratatzaileen ingurumen-eskaerei aurre egiteko.
    - Erosketa eta kontratazio berdearen aurrerapenak, lorpenak eta onurak ikusaraztea, inplementazioa eta etekinak neurtuz, eta horiek komunikatuz eta sustatuz, barneko, Europako eta nazioarteko eremuan.

 

Informazio gehiago