Bizitegi eraikinetan obra txikiak egiteko lizentzia:
Egingo den obra mota:
Fatxada birgaitzea
Estalkia edo/eta terraza birgaitzea
Igogailua jartzea
Atariko arkitektura oztopoak kentzea, ibiltartea zabaltzea
Katalogatutako fatxadetan arotzeria ordezkatzea
Etxebizitza osorik eraberritzea edo hezeguneen kokalekua aldatzea
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
OBRA MOTA GUZTIETARAKO
Gauzatze mailako PROIEKTU TEKNIKOA, eskumena duen langile tekniko batek eta zuzendaritza fakultatiboak egina. Honako hauek bilduko ditu:
Obren deskripzioko memoria
Aplikatu beharreko araudia
Baldintza plegua
Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa
Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) kudeaketaren azterlana
Kalitate kontrola
Argazkiak
Planoak: Proiektuaren plano xehatuak, behar bezainbeste.
Beste agiri batzuk: Obren aurrekontu xehatua, kontratistak edo gaitutako teknikariak idatzita, obraren izaerari badagokio.
FATXADA, ESTALKIA EDO/ETA TERRAZA BIRGATZEN bada, ikusi II.eranskina "dokumentoak" atalean. Proiektuaz gain hau aurkeztu behar da:
Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko Udal ordenantzak agindutakoa bete dela erakusteko agiriak. Hauek dira justifikatu beharreko eranskinak: III. eranskineko fitxa
OHARRA:
Obra amaitutakoan, hari dagokion Obra Amaierako Egiaztagiria aurkeztu behar da.
Ez dute lizentziarik behar trenkada multzoak aldatzea edo zuloak zabaldu edo ixtea dakarten lanek; adibidez: barrualdea margotzea, azulejoak jartzea, zoladurak jartzea, etab. Ikusi informazio orria