Obrako bestelako lagungarriak bide publikoan jarri eta obra partikularrentzako zangak gune publikoetan irekitzea.
Izan daiteke:
Elementu sinpleak
Edukiontzia
Hesia
Aldamio txikia
Siloa
Zanga txikia
Beste batzuk (zintzilikako lanak, igogailudun ibilgailuak,...)
Elementu konplexuak
Aldamio handia
Zama jasogailua
Dorre garabia
Masta igogailua
Atari metalikoa
Fatxada egonkorgailua
Zanga handia
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den pertsona bat bada, "Ordezkatzeko baimen dokumentua" agiria eta ordezkatuaren NANaren kopia dituela, baldin eta bide publikoa elementu osagarriekin edo kanalizazioetarako zangak irekitzeko eskariarekin okupatzea eskatzen duten obrak egin nahi baditu.
Espediente bakoitza ebazteko epea aldakorra izan daiteke, jarduera mota bakoitzaren araberakoa.
Oro har:
Edukiontziak (eta fatxada ixteko hesiak): 1 aste.
Gainerako elementu sinpleak: 2 aste
Elementu konplexuak: 1 hilabete.
Prozesuaren urratsak
Elementu sinpleak
Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
Tasaren ordainketa
Elementu konplexuak
Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
7 m-tik gorako altuera duten aldamioen kasuan:
aldamioen ikuskapenaren kontratua duen enpresa esleipendunari bidaltzen zaio proiektua.
ea osorik dagoen jakiteko berrikusten da.
Bide Publikoen Zerbitzura bidaltzen da txosten batekin batera.
Txosten teknikoa.
Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
Fidantzaren gordailua. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Baimenaren jakinarazpena egingo zaie pertsona interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazioen bulegoari, tasaren ordainketa bidaltzeko (ondorengo ordainketa dagokion kasuetan).
* Ez dago baimenduta obra materialak jasotzea edo obra-hondakinak jaistea obrako ibilgailu lagungarriaren bidez.
* Ez dago baimenduta hondakinak botatzeko tutua obrako ibilgailu lagungarriaz jartzea.
Eskatutako instalazioari dagokion baimena emateko, bide publikoaren eta oinezkoen segurtasuna bermatu beharko da, beti ere.
Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauen 25. Artikuluaren 3 xedapena bete beharko da, hau da, lurzoru publikoan jartzen den edozein instalazioetako idazki, iragarki eta kartelak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz emango dira ezagutzera.
Aldamioen kasuan, ebazpena eman baino lehen, obrak Hirigintzaren obretarako lizentzia duela egiaztatuko da.