Artikutza: aterpetxea erreserbatzea

Telematikoki

Presentzialki

Osasun eta Ingurumena: Mandasko Dukea pasealekua 66 - Cristina Enea parkea
  • Telefonoa: 943 48 33 90
  • Emaila: ingurumena@donostia.eus

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Artikutzako aterpetxearen erreserba eskatzea.
Biodibertsitatearen, oro har, eta enklabe zehatz horren balioak ezagutzera ematea, eta herritarrak horren gainean sentsibilizatzea da helburuetako bat.

Informazio gehiago aterpetxeari buruz

Zeinek egin dezake eskaera

Aterpetxea osorik alokatzen da 10-32 pertsonako talde bakar batentzat

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Erreserba eskaera, gehienez ere, aterpetxea alokatu nahi den hilabetea baino 4 hilabete lehenago egin daiteke, hau da, adibidez, maiatzaren 18rako alokatu nahi bada, erreserba urtarrilaren 1eko 00:00etatik aurrera egin daiteke.

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Egonaldiaren prezio publikoa sarrera data baino 15 egun lehenago ordaindu behar da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea: Baldin eta eskaera bat baino gehiago egiten bada data bererako, lehenik jasotakoak izango du lehentasuna.
  2. Posta elektronikoz jakinaraziko zaio eskatzaileari erreserba onartu den edo ez.
  3. Onartu bada, 7 egun naturaleko epea ematen da 100 €ko fidantza ordaintzeko.
  4. Egonaldiaren ordainketa sarrera data baino 15 egun lehenago egin behar da.
  5. Egonaldiaren aurreko astean, beti ere ordaindu bada, kontratua eta giltzak jasotzeko argibideak bidaltzen dira posta elektronikoz.
  6. Giltzak Donostiako Turismo bulegoan jasotzen dira (Boulevard 8). Ikusi ordutegiak
  7. Giltzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa da taldeko arduradunak sinatutako kontratua eta bere NAren fotokopia aurkeztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Ikusi araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Artikutzara egingo duzuen bisitaz taldean gozatu nahi baduzue eta bertako sekretuak eta txoko bereziak ezagutu, zure neurrira antolatuko dugu ibilbide bat.
Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli