Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Erantsi beharreko fitxategien formatuak

  • Dokumentazioa formatu digitalean entregatu nahi izanez gero, CD, USB edo horrelako euskarri baten bidez aurkeztuko da, eta han gordeko dira beharrezko artxibo grafikoak nahiz testuenak.
  • Fitxategiek formatu hauek izan ditzakete: PDF, PDF/A, jpg eta jpeg.
  • Fitxategiek ahalik eta datu bolumen txikiena izan behar dute, eta guztira ezin dira 10MB baino gehiagokoak izan. Salbuespenak egingo dira leku gehiago behar duten tramiteetarako, eta horrelakoetan kasuz kasu zehaztuko da zein den gehienezko tamaina onartua.
  • Fitxategiek digitalki sinatuta egon behar dute. Gainera, euskarri elektronikoan aurkeztutako agirien Erantzukizunpeko Adierazpena ere eman behar da.
  • Fitxategiaren izenak 32 karaktere baino gutxiagokoa izan behar du, eta ezin du eduki puntuazio markarik, ez zuriunerik, ez bestelako karaktere berezirik.
  • Fitxategiak inolako babes edo murrizketarik gabe sortu behar dira; alegia, pasahitzik erabili behar izan gabe ikusteko moduan.
  • Dokumentazioaren atal bakoitzeko artxibo bakar bat aurkeztuko da.