Telefono mugikor bidezko testu mezu laburrak (SMS) edo mezu elektronikoak bidaltzeko zerbitzua eskaintzen die Donostiako Udalak herritarrei, hurrengo zerrendetatik aukeratzen dituzten gaietan sortzen diren berrien jakitun egoteko. Izena emateko, nahikoa da formularioa betetzea, edozein gairen gainean klik eginda.
- Urumea ibaiko ur goraldien alerta
- Babes Zibileko alertak
- Etxebizitzari buruzko berriak
- Lan Eskaintza
- Baso-sute arriskuarengatik abisu berria.
Helbideratuta dituzun zergak kontsultatu ahal izateko, harpidetza egin beharko duzu. Hartarako nortasuna egiaztatu beharko duzu herritar txarteleko pasahitza edo ziurtagiri elektroniko bat (nortasun agiri elektronikoa, ONA, IZENPE edo CAMERFIRMA) erabilita.
Aukera hori hautatzen baduzu, gai guztiei buruzko informazioa izango duzu eskura.
Izena emateko, ondoko lotura hau erabili beharko duzu, hartan klik eginda:
- Zergak kobratzeko aginduen abisuak
Zerbitzuan harpidetza egindako pertsona guztiek, aldian aldiko zergaren bat helbideratuta izanez gero, ordaintzeko garaia heltzen denean, banku kontuan kobratuko dieten oharra jasoko dute SMS edo mezu elektroniko bidez. Kobrantza abisuaren xehetasunak ikusgai izango dituzu «Abisuak» atalean, www.donostia.eus webguneko «Nire kudeaketak» eremuaren barruan.
(*) Pertsona juridiko zergadunek, egiaztagiri elektronikorik ez badute, ohartarazpen mota honetan izenda eman dezakete Zerga Biltegiko edo Udalinfoko bulegoetara joanda. Eskatzaileak agiri bidez erakutsi beharko du pertsona juridikoaren izenean izapidea egiteko behar adinako ahalmena duela.
Harpidetzea eginez gero, baimena emango diozu Udalari, haren erakunde autonomoeni eta enpresa publikoei zure interesekoak diren oharrak bidaltzeko, aukeratu ez dituzuen gaien ingurukoak.
Orokorrean, zeuregan eragina duten eta interesgarritzat jotzen ditugun ekintzei buruzko argibideak bide horien bidez bidaltzea, gure ustez, abantailatsua da zuretzat.
Kontrako bidetik, ez ditugu erabiliko bide horiek komunikazio orokorreko ekintzak gauzatzeko.
Informazio gehiago ikusteko