Breadcrumb

ZURE UDALA

ZURE UDALA

Zure udalaUdaliforen bulegoa, orain online ere bai

Espazio honetan edonon, edonoiz eta nahi duzun moduan egin ditzakezu izapideak Udalarekin, eta horretarako Interneterako konexioa baino ez duzu behar.

“Nire Karpeta" berrian sartuta, Donostiako Udalak eskaintzen dizkizun izapide eta zerbitzuak ikusiko dituzu. 

Hori guztia udal-bulegoetara joan beharrik gabe, eguneko edozein ordutan, mugikorretik edo ordenagailutik "Nire Karpeta"n sartuta.

Nire Karpetan hau guztia egin ahal izango duzu:

  • Nahi dituzun izapideak zuzenean egin, zure pantailatik.

  • Zure eskaerak zein egoeratan dauden ikusi.

  • Eskuragarri dauden bolanteak/ziurtagiriak deskargatu.

  • Erroldatze-ziurtagiria minutu batean lortu.

  • Izena emandako lan eskaintzen prozesua ikusi.

  • Etxebizitza Publikoarekin (Etxegintza) zerikusia duen guztia ikusi.

  • Udalaren alertetara harpidetu.

  • Zure datu fiskala modu azkar eta errazean aldatu.

Hala ere, nahiago baduzu, Udalinfo bulegoetan aurrez aurreko arreta ematen jarraitzen dugu, beti bezala, izapideak bulegoan bertan egin ahal izateko.

Donostiako Udaletik gonbita egiten dizugu tresna berri hau ezagutzeko: "Nire Karpeta" [erabiltzeko gida].

 

Sartu NIRE KARPETAN