Bizitegi eraikinetan obra txikiak egiteko lizentzia

Tramitearen deskribapena

Bizitegi eraikinetan obra txikiak egiteko lizentzia:

Egingo den obra mota:
  • Fatxada birgaitzea
  • Estalkia edo/eta terraza birgaitzea
  • Igogailua jartzea
  • Atariko arkitektura oztopoak kentzea, ibiltartea zabaltzea
  • Katalogatutako fatxadetan arotzeria ordezkatzea
  • Etxebizitza osorik eraberritzea edo hezeguneen kokalekua aldatzea

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
OBRA MOTA GUZTIETARAKO

Gauzatze mailako PROIEKTU TEKNIKOA, eskumena duen langile tekniko batek eta zuzendaritza fakultatiboak egina. Honako hauek bilduko ditu:
  1. Obren deskripzioko memoria
      • Aplikatu beharreko araudia
      • Baldintza plegua
      • Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa
      • Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) kudeaketaren azterlana
      • Kalitate kontrola
      • Argazkiak
  2. Planoak: Proiektuaren plano xehatuak, behar bezainbeste.
  3. Beste agiri batzuk: Obren aurrekontu xehatua, kontratistak edo gaitutako teknikariak idatzita, obraren izaerari badagokio.

FATXADA, ESTALKIA EDO/ETA TERRAZA BIRGATZEN bada, ikusi II.eranskina "dokumentoak" atalean. Proiektuaz gain hau aurkeztu behar da:
  • Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko Udal ordenantzak agindutakoa bete dela erakusteko agiriak. Hauek dira justifikatu beharreko eranskinak: III. eranskineko fitxa


OHARRA:
Obra amaitutakoan, hari dagokion Obra Amaierako Egiaztagiria aurkeztu behar da.

Eranskinen gehienezko tamainua: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 21 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
  3. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  4. Onarpena edo ukapena ebaztea
  5. Pertsona interesdunari jakinaraztea
  6. Tasen likidazioa
  7. Obra amaierako egiaztagiria aurkeztea (obrak amaitzean)

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Ez dute lizentziarik behar trenkada multzoak aldatzea edo zuloak zabaldu edo ixtea dakarten lanek; adibidez: barrualdea margotzea, azulejoak jartzea, zoladurak jartzea, etab. Ikusi informazio orria

Obra egiteko bide publikoan laguntza bitartekoren bat instalatzea behar baduzu, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez eskatu beharko da baimena (ikusi “obretako laguntza bitartekoen instalazioa: hesiak, aldamioak, edukiontziak”).

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli