Lokaletan obrak egiteko lizentzia

Tramitearen deskribapena

Lokaletan obrak egiteko lizentzia lortzea. Lokal horretan jardueraren bat egin nahi bada, beharrezkoa da lehenik obra lizentzia lortzea eta “jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren” prozedura jarraitzea (ikusi horrekin erlazionatutako izapideen atala).

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Agiri guztiak hizki eta zenbaki hauen bidez banatutako ataletan xehatuta aurkeztuko dira:
* Ikusi xehetasunak: "dokumentazioa"
  • A.1 Memoria
  • A.2 Planoak
  • A.3 Beste agiri batzuk

Hurrengo kasuetan, dagokion III.eranskineko ficha ere, erantsi behar da (efizientzia energetikoari buruzko Ordenantza aplikatu behar da).

  • lokalak gutxienez solairu oso bat hartzen du
  • eraikin erabilera osoa aldatzen da
  • erabilera partziala aldatzen da (beste erabilera batetik pasatzea hotelera, osasun zein asistentzia erabilerara edo bizitegi erabilerara), betiere aldaketak eraikitako 750m2 baino gehiagori eragiten badie.

Etxebizitzetarako bizitegi-erabilerako eraikinetan, berokuntza, hozte-sistema edo etxeko ur beroa produzitzeko instalazio termikoa handitu edo eraberritzean, lanek sorgailuei eragiten dietenean:
  • Energia-auditoretza egin izanaren erantzukizuneko adierazpena


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Eskaera ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea 3 hilabetekoa da. Baldin eta zuri egotzi ahal zaizun geldiarazte baten ondorioz prozedura geldiarazi ez bada, epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bazaizu, legitimatuta zaude lizentzia administrazio-isiltasunez onespena ematen zaizula ulertzeko (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 210.7 artikuluak).

Aurrekoa gorabehera, ezin dira inola ere eskuratu, ezta administrazio-isiltasun positiboaren bidez ere, hirigintza-antolamenduarekin edo indarreko legeriarekin bat ez datozen ahalmen edo eskubideak (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua).

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Txosten teknikoak: Suhiltzaileak, arkitektura, etab.
  4. Onarpena edo ukapena ebaztea.
  5. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  6. Tasaren likidazioa.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Oharra:
  • Obra amaitutakoan, Obra Amaierako Egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  • Obran hesiak eta/edo edukiontziak behar badira, horiek jartzeko baimena eskatu beharko da, dagokion inprimakia betez (ikusi horrekin erlazionatutako izapideen atala).

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli