Tramitearen deskribapena
Artikutzako aterpetxearen erreserba eskatzea
Biodibertsitatearen, oro har, eta enklabe zehatz horren balioak ezagutzera ematea, eta herritarrak horren gainean sentsibilizatzea da helburuetako bat.
Informazio gehiago aterpetxeari buruz
Zeinek egin dezake eskaera
Aterpetxea osorik alokatzen da 10-32 pertsonako talde bakar bati
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Erreserba eskaera, gehienez ere, aterpetxea alokatu nahi den hilabetea baino 4 hilabete lehenago egin daiteke, hau da, adibidez, maiatzaren 18rako alokatu nahi bada, erreserba urtarrilaren 1eko 00:00etatik aurrera egin daiteke.
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Egonaldiaren prezio publikoa sarrera data baino 15 egun lehenago ordaindu behar da.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 10 egun
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea: Baldin eta eskaera bat baino gehiago egiten bada data bererako, lehenik jasotakoak izango du lehentasuna.
- Posta elektronikoz jakinaraziko zaio eskatzaileari erreserba onartu den edo ez
- Onartu bada, 7 egun naturaleko epea ematen da 100 €ko fidantza ordaintzeko.
- Egonaldiaren ordainketa sarrera data baino 15 egun lehenago ordaintzen da
- Egonaldiaren aurreko astean, beti ere ordaindu bada, kontratua eta giltzak jasotzeko argibideak bidaltzen dira posta elektronikoz.
- Giltzak Donostiako Turismo bulegoan jasotzen dira (Boulevard 8). Ikusi ordutegiak
- Giltzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa da taldeko arduradunak sinatutako kontratua eta bere NAren fotokopia aurkeztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Artikutzara egingo duzuen bisitaz taldean gozatu nahi baduzue eta bertako sekretuak eta txoko bereziak ezagutu, zure neurrira antolatuko dugu ibilbide bat.
Informazio gehiago
Datu babesa