Hiritarrek finka, poligono edo sektore batean aplikagarria den hirigintzako erregimenari buruzko informazioaren kontsulta edo ziurtagiria eska dezakete, indarreko araudian finkatuta dagoen moduan.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Garbi identifikatu beharko da finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea edo sektorea, ez dadin zalantzarik sortu haren kokalekuari eta kasuan kasuan eragiten duten beste zirkunstantziei buruz.
Finkaren kokalekuaren planoa gehitu beharko da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Hilabete bat
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aldagarria
Prozesuaren urratsak
Hala badagokio, eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
Txosten tekniko eta/edo juridikoa
Eskatutako informazioari dagokion jakinarazpena eta/edo ziurtagiria igortzea
Kontsultek informazio balioa dute soilik, eta ez dute eskubiderik edo eskubide aukerarik sortzen. Hori dela eta, ez dago errekurtso aurkezpenik egiteko aukerarik.
Udalak kontsultari erantzunez emango duen hirigintzako informazioan finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea edo sektorea dagoen tokiko lurzoruaren sailkapena, eta hala badagokio, kalifikazioa, bakarrik adieraziko da, bai eta udalerrian aplikatzen den Plan Orokorrak edo garapen plangintzak, behin betiko onarpenarekin, esleitu dizkien hirigintzako erabilerak, intentsitateak eta aprobetxamenduak ere; eta beharra egonez gero, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintzako Arauetara edo indarrean dagoen planeamendu eta/edo kudeaketa tresnetara joko da.