Hirigintza: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Izapide honek Hirigintza Sostengarriko Sailaren bulegoetan dauden espedienteetara sarbidea ematen du.

Eskaintzen diren zerbitzuak

  • Bulegoetan artxibatutako dokumentazioa doan kontsultatzea
  • Kopiak eskuratzea, paperean edo formatu digitalean, Ordenantza Fiskaletan ezarritako tasak ordaindu ondoren. Kopiak formatu digitalean deskargatzeko, ziurtagiri digital bat eduki behar da.
  • Dokumentuen kopia konpultsatuak igortzea, edukiak egiaztatuz

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ordainketaren faktura behar baduzu, eskatu dezakezu e-mail honen bidez: "GCONTABIL.Contabilidad.Ingresos@donostia.eus"

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Espedientearen eskuragarritasuna eta kontsultatzeko dagoen epea jakinaraztea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Hauek kontsulta daitezke
  • Bizitegi eraikinetako obra txikien espedienteak (1995etik gaur egun arte)
  • Obra handien espedienteak: eraikuntza proiektuak, zehapenak, aurriak, etab. (1992tik gaur egun arte)
  • Jarduera espedienteak: lokaletako obrak, jarduera lizentziak, jarduera salaketak, etab. (1995etik gaur egun arte)
  • Hirigintza plangintzaren espedienteak (1996tik gaur egun arte)
  • Hirigintzako kudeaketaren espedienteak (1992tik gaur egun arte)
  • Azken urteetan Sailak sortu edo jaso dituen beste dokumentu batzuk

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli