Hirigintzako arau hausteak salatzea: lanak edo jarduerak

Telematikoki

Presentzialki

Hitzordua eskatu
943 48 38 38

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hirigintzako arau hausteei buruzko salaketak honako hauek izan daitezke:
  • Arauen aurkako lan edo erabileren gaineko salaketak
  • Jardueren alorreko salaketak

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Obra bati buruzko salaketa bada:
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Egiaztatzea ea obrek lizentzia ote duten, beharrezkoa balitz, eta, bestela, udaltzainek ikuskatu egiten dute, salaketa egiaztatzeko.
  3. Ikuskapen akta
  4. Hasteko erabakia. Titularrari jakinarazten diote, hirigintzako legezkotasuna bere onera ekarri beharra adierazita, bai eta salatzaileari postaz bidaltzen ere, adierazitako helbidera.
  5. Legezkotasuna bere onera ekartzeko prozeduran onartutako ebazpenak salatzaileari ere bidaltzen dizkiote, postaz, adierazitako helbidera.

Jarduera bati buruzko salaketa bada:
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Jarduerak baimendutakora egokitzen diren eta legeztatuta dauden ala ez egiaztatzea.
  3. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  4. Hutsuneak hautematen badira edo jarduera lizentziarik ez badu, pertsona titularrari legezkotasuna berrezartzea eskatzen zaio, eta zehapena edo hertsatzeko isuna jaso dezakeela edo instalazioa itxi edo zigilatu daitekeela ohartarazten zaio.
  5. Jarduera ezin bada legezkotu, jarduera uztea agintzeko aukera dago, pertsona titularrari aurrez entzunaldia eginda.
  6. Ebazpenak salatzaileari ere jakinarazten dizkiote, postaz, adierazitako bizilekuan.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli