Etxebizitzetan obra txiki espresak egiteko lizentzia

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Izapide hau tamaina txikiko obrak egin behar direnean eskatu behar da. Obra txiki esprestzat hartzen da proiektu teknikorik behar ez duen obra, bere ezaugarriengatik edo garrantziagatik hiri inguruan eragin txikia duela jotzen delako.

*Ez dute inolako lizentziarik behar trenkada multzoak aldatzea edo zuloak zabaldu edo ixtea dakarten lanek; adibidez: barrualdea margotzea, azulejuak jartzea eta instalazioak berriztea.

Ikusi informazio orria

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Egin beharreko obren deskripzio eta justifikazio memoria.
  • Etxebizitzaren oinplanoak, 1:50 eskalan kotatuta (gaur egungo eta eraberritutako egoerenak), eta haren sekzio planoa, azalerak eta etxebizitza edo lokala osatzen duten gela bakoitzaren erabilerak zehaztuz.
  • Obren guztizko aurrekontu xehatua, enpresa kontratistak edo teknikari eskudun batek idatzita.
  • Koloretako argazki bat, kasu hauetako bat bada:
* Fatxadako arotzeria edo errementaritza aldatzea: argazkiak leihoak itxita eta pertsianak irekita
* Eraikinaren estalkia konpondu edo berritzea: estalkiaren argazkia

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Online egindako eskabideen kasuan, eskaera egin den orduaren arabera lizentzia egun batetik bestera eman daiteke.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Berrikusketa teknikoa
  4. Eskabidea onartzeko edo ukatzeko erabakia
  5. Interesatuari jakinaraztea
  6. Tasak likidatzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli