*Erregistro orokorraren bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.
*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.