Donostiako Udalak Loiola-Lorategi Hiriaren Biziberritze Plana eta diseinu berria auzoko bizilagunekin landu nahi du, orain arte gai honen inguruan "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" prozesua eta ESAZU programaren barruan arkitektura ikasleekin egindako lanak aintzat hartuz. Alegia, auzotarrekin aztertu, landu eta sakondu nahi diren kontuak dira, adibidez:
Gogoeta eta eztabaidaren emaitzak Donostiako Udalak prestatu behar duen Loiola-Lorategi hiria Biziberritzeko Plan Berezia idazteko oinarria izango dira.
Interesaturik dauden pertsonak lan kolektiboan oinarrituko den bi saioetan parte hartu dute. Ondoko gaiak jorratzeko beharrezkoa den informazio eta laguntza teknikoa jaso du taldeak Hirigintza eta Herritarren Partaidetza departamentuko teknikarien eskutik:
Informazio-bilera bat eta 3 partaidetza-tailer behar izan dira Loiolako Lorategi Hiria Hirigintza aldetik Eraberritzeko Plan Bereziari buruz partaidetza prozesuan parte hartu duen taldearen proposamena
eraikitzeko. Garatutako partaidetza-prozesuaren mugarri nagusiak eta emaitzak amaierako txosten batean jasoak daude.
Eztabaida tailerren datak:
Ezin baduzu etorri, baina gaiaren inguruko ekarpenik egin nahi baduzu berriz, idatzi ciudadjardin_loiola@donostia.eus helbidera. Egiten dituzuen ekarpenak urriak 3 eta 10an izango diren lan bileretara eramango dira.
Informazioa auzoari, nola egin duguAurreko asteazkenean Loiolako Hiri Lorategiari buruzko lan prozesua hasi genuen bilera informatibo baten bidez. Honekin auzotarrei prozesuari buruz informazioa ematea bilatu genuen baita auzotarrak berak eta bertako eragile sozialak prozesuan inplikatzea ere. Gure helburua kopuru garrantzitsua duen talde bat osatzea da, sentsibilitate eta ikuspuntu desberdinak jasotzen dituena. Honetarako, "Urumea Ibaia" auzo elkartearekin lan egin dugu eta komunikazio akzio desberdinak egin ditugu: kartelak jarri, emailak, ... Parte hartzeko interesa duten bizilagunei honetan laguntzea ere eskatu diegu auzoko pertsona ezberdinak identifikatu eta beraien inplikazioa lortzeko gonbidapen bat ematea esaktu diegu alegia. Lehenengo bilera honetan hitzegin genuen guztiari buruzko informazioa hemen duzu. |
Erlazionaturiko dokumentuak