Iraupena: 4 ordu Hizkuntza: Gaztelera Datak: Urriak 17 eta 24 Ordutegia: 18:00-20:00 TaPuntu-ren eskutik | Bilerei etekina ateratzeko gakoetaz arituko gara. Elkarte edo entitatearen barne bilerak modu ordenatu, produktibo eta eraginkorrean egiteko kontuan izan beharreko hainbat aspektu jorratuko dira. Bileretan ditugun helburuak lortzera hurbiltzeko eman beharreko pausuak landuko dira. |
Iraupena: 5 ordu Hizkuntza: Euskara Datak: Urriak 19 eta 26 Ordutegia: 18:00-20:30 Harago-ren eskutik | Talde baten egunerokoan, bertako partaideen arteko harremanak duen garrantziaz jabetu nahi dugu. Hartu-eman honen kalitateak proiektuan duen inpaktuaz kontzientzia hartuko dugu. Harreman osasuntsuak izateko zer hartu beharko genukeen kontuan ezagutzea izango da helburua, ikuspegi sistemiko batetik. Taldeetan eman ohi diren rolak identifikatzea eta pertsonek egin ditzakegun ekarpen guztiak taldearen eta bere helburuen mesedetan nola jarri aztertuko dugu. |
Iraupena: 2 ordu Hizkuntza: Euskara eta gaztelera Datak: Azaroak 14 Ordutegia: 18:00-20:00 TaPuntu-ren eskutik | Dirulaguntzak eskatzerakoan, proiektuak genero ikuspegia txertatzea eta/edo berdintasuna sustatzeko neurriak jasotzea eskatu eta baloratzen da. Askotan hau praktikara nola eraman daitekeen zalantzak sortzen dituenez, formakuntza honek helburua du proiektuetan genero ikuspegia txertatu eta berdintasuna sustatzeko neurriak diseinatzen ikastea. |
Iraupena: 2 ordu Hizkuntza: Euskara - Azaroak 21 Gaztelera - Azaroak 22 Ordutegia: 18:00-20:00 Emun-en eskutik | Elkarteen betebeharren inguruko informazio praktikoa eskainiko da, bai elkarte barnera begira zein administrazio ezberdinekiko. Esaterako: Non kudeatu behar ditut elkartean ematen diren kargu aldaketak? Zeintzuk dira egunean eduki behar ditugun izapideak? Zeintzuk dira Ogasunarekin ditugun egitekoak? Zeintzuk dira kontuan hartu behar ditugun epeak? |
Iraupena: 2 ordu Hizkuntza: Euskara - Azaroak 28 Gaztelera - Azaroak 29 Ordutegia: 18:00-20:00 Harago-ren eskutik | Modu praktikoan, proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren pausuak berrikusiko dira, proiektu orok erantzun behar dituen galderak aztertuta. Ideietatik proiektu gauzagarrietara pasatzeko eman beharreko pausuak izango dira hizpide, proiektuen fase ezberdinek izan behar dituzten ezaugarrietaz hausnartuz (definizioa, planifikazioa, gauzatzea, itxiera...). |