Elkarteak

Donostian 1000 elkarte baino gehiago ditugu udal elkarteen erroldan eta aktibitatea duten beste hainbat gizarte talde. Guztiek Partaidetzaren muin nagusia osatzen dute. Esparru honetan Partaidetza Sailak bitartekari eta erreztatzailearen papera betetzen du gizarte mugimendu autonomo, kritiko, sortzaile, inplikatu, komunikatu eta zabala indartu nahian. Honetarako hainbat baliabide jartzen ditugu gizarte mugimenduaren eskutan: informazioaren kudeaketa gure artean ezagutu eta komunikatu ahal izateko, aktibitatea sostengatzeko baliabideak eta ezagutzaren eraikuntza kolektiborako eszenatokiak.