Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.
Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da,
2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.Bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez urtebeteren buruan aurkeztu beharko da.
Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez 24 hilabeteetara aurkeztuko da.
Diru laguntzaren zatikako egiaztatzea, hala behar izanez gero, bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa aurkeztuz egingo da.
Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa, proiektua amaitu eta hiru hilabete joan baino lehen aurkeztu beharko dute, beti ere hasierako ordainketatik 12 hilabete baino gehiago pasa gabe.