Elkarteentzako ikastaroak
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzutik hainbat ikastaro antolatzen ditugu entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izateko helburuz. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.
2024ko ikastaroak
Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Saioek 2 ordu edo 2 ordu eta erdiko iraupena izango dute, ikastaroaren arabera.
3. HIRUHILEKOA: Urria / Azaroa / Abendua
| Iraupena | Nork eskainia | Hizkuntza | Data |
Canva: Kartel eta irudien diseinua | 4 ordu | Tapuntu | Gaztelania | Urriak 1/8 |
Prozesu parte-hartzaileak: diseinua, metodologia, tresnak... | 5 ordu | Emun | Euskara | Urriak 2/9 |
Elkarteen lege eta zerga betebeharrak | 2 ordu | Emun | Euskara | Urriak 22 |
Gaztelania | Urriak 23 |
Proiektuak nola landu | 2 ordu | Emun | Euskara | Urriak 29 |
Gaztelania | Urriak 30 |
Feedback-a emateko eta jasotzeko artea | 5 ordu | Harago | Izen-emateen arabera | Azaroak 12/19 |
Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak * | 5 ordu | Errotik | Gaztelania | Azaroak 20/27 |
Ikuspegi interkulturala proiektuetan | 4 ordu | SOS Racismo | Gaztelania | Abenduak 3/10 |
* Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzetan baloratzen den ikastaroa. Genero ikuspegia txertatzeko tresnak ikastro gehiagori buruzko informazio nahi baduzu idatzi udala_partaidetza(a-bildua)donostia.eus helbidera.
Izen-ematea
Ikastaro bakoitzean izena emateko epea hilabete lehenago irekiko da, eta irekita mantenduko da lekua bete arte.
Izen-ematea
INPRIMAKI honen bidez egingo da.
Aurreko ikastaroetako materialak
Partaidetza Zerbitzuak antolatutako
2024 urteko Jarduerak LIBURUXKAn ikus daitezke. (ikastaro bakoitzaren deskribapena, datak, ordutegiak, etab.)
Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.
Ikastaroen ezaugarri nagusiak
- Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
- Izen-ematea doakoa da, eta izen-emate epe bakarra egongo da hiruhileko bereko ikastaro guztientzako.
- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
- Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke
- Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.
OHARRA: Ikastaro bat proposatu nahi baduzu, udala_partaidetza@donostia.eus helbidera idatz dezakezu.