Udal Haurtxokorik ez dagoen zonaldetan Gazteriak bertako entitateek bultzatutako proiektuak diruz laguntzen ditu.
Roteta Berri eta Txomin Enea Haurtxokoak kudeatzen dituzten entitateek haurrentzako eguneroko topaleku bat eta ekintza programazio zabal bat eskaintzen dute.
TXOMIN-ENEA HAURTXOKOA
Txomin-Eneako Haurtxokoak bere programa garatzeko hiru gune nagusi ditu:
TXIKIEN LUDOTEKA: 4-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Adin tarte honentzat egokitutako joko eta jostailuak aurki ditzakegu: sukaldetxoa, panpinak, mozorroak, moduluak, mahai jolasak, eraikuntza jokoak, etab.
HANDIEN LUDOTEKA: Hemen 9-12 urte bitarteko haurrentzako 3 espazio desberdindu ditzakegu: Tailerra (eskulanak eta mahai jolasetan aritzeko); joko txokoa (ping-pong eta mahai futbola) eta aritze jokoa (koltxoneta eta moduluekin).
LIBURUTEGIA: 8-12 urte bitartekoentzako espazioa. Etxeko lanak egiteko erabiltzen da batez ere.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, egoten da irekita Haurtxokoa. Garai berezietan izan ezik, halakoetan ordutegia alda daiteke.
Txikiak (4-8 urte): 17:00etatik 18:30era.
Handiak (9-12 urte): 18:30etik 20:00etara.
Laguntza ikasgela:
Txikiak (7-8 urte): 18:30etik 20:00etara.
Handiak (9-12 urte): 17:00etatik 20:00etara.
Udan udaleku irekiak antolatzen dira.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Helbidea:Antzieta pasealekua, 11 – Txomin-Enea, 20014 DONOSTIA (Loiola)
Roteta Berriko Haurtxokoak Altzako 2 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:
Ludoteka
Tailerrak eta eskulanak
Ikasgela
Haurrentzako jangela soziala
Udalekuak
Programa bereziak: Gabonetan, Inauterietan, Aste Santuan, etab.
Haurtxokoa 2 taldetan antolatzen da, adinaren arabera:
TXIKIEN TALDEA: 2 eta 6 urte bitartekoak.
HANDIEN TALDEA: 7 eta 13 urte bitartekoak.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez egoten da irekita 16:30etik 19:30era. Garai berezietan izan ezik, halakoetan ordutegia goizez izaten baita, 7:30etik 15:00etara.
Txikiak eta handiak egunero 16:30etik 19:30era.
IKASGELA: Handien taldekoentzat, etxeko lanak egin ahal izan ditzaten. Egunero 16:45etik 19:30era.