Donostia.eus - Gazte lokalak

Logo Ayuntamiento

Gazte lokalak


Lagun taldeek gero eta gehiago bilatzen duzue espazio propio bat, elkartzeko eta biltzeko gune gisa, jolas eta aisialdi jarduerak egin ahal izan ditzazuen bertan, bai eta plataforma gisa erabiltzeko ere, modua izan dezazuen autokudeaketa proiektuak probatzeko, autonomia pertsonalerako bidean aurrera egiteko eta hezkuntza, kultura eta gizarte arloko ekimenak abian jartzeko.

Horregatik, era horretako espazioen segurtasun eta osasungarritasun baldintzak hobetzeko, Donostiako Udalak aisiarako eta elkartzeko lokal pribatuak nola erabili arautzen duen ORDENANTZA bat onartu du, DIRU LAGUNTZEN DEIALDI BAT egin da horrelako lokalak ordenantzara egokitu ahal izateko laguntzeko xedez eta egokia iruditu zaio ERABILERA GIDA bat egitea.

Zuen iritziak, ikuspuntuak, interesak, eskariak eta aukerak ezagutu nahi ditugu, Gazteria zerbitzuarekin eta udalarekin nolako harremana izan nahi duzuen, eta gugandik zer espero duzuen jakiteko.

Horrela bada, gai honen gainean informazio gehiago nahi baduzue, hemen aurki gaitzakezue: Goikoa Jauregian, Mari kalea, 1 - Lehena, 943 481909 telefonoan, gazteria@donostia.eus posta elektronikoan. Edo Interneten: Twitter-en eta Facebook-en "DonostiaGaztea" hitza bilatuz.