Inprimatu
Whatsapp ikonoa





]


Dagoeneko hemen dugu Donostia Gazteriaren Gabonak Zuretzat 2023 haurrak programa
Urtero bezala Eguberrietan haurrok ondo pasatzeko aukera paregabea dugu hau. Ikuskizunak, tailerrak, jokoak, lehiaketak, filmak eta abar luzea!

Bestalde, GABONAK ZURETZAT 2023ko kartelaren diseinua, Usandiza Institutuko Goi Mailako Diseinu Grafikoko Zikloaren Maria Nuñez ikasleak burutu du.
 

Bilatzailera joateko klikatu hemen

Ziur gaude programan zure gustukoak diren gauza pila aurkituko dituzula!


2023ko programazioa

 

Kartela `Gabonak zuretzat Haurrak' kolore anitzeko hegazti batekin

MAGIA IKUSKIZUNA: TURROI ZAPOREKO MAGIA
Abenduak 16 / 17:00 /Egia Haurtxokoa
H.H. 5 - L.H. 5 eta familiak
Gonbidapenak eskatzeko abenduaren 13a arte: haurtxokoa_egia@donostia.eus

IKUSKIZUNA: NUBES CON BEBES
Abenduak 28 / 3 txanda: 16:30-17:30-18:30 / Intxaurrondo K.E.
0-5 urte
Gonbidapenak abenduaren 12tik aurrera eska daitezke: gazteria@donostia.eus

MAGIA IKUSKIZUNA: TURROI ZAPOREKO MAGIA
Urtarrilak 3 / 17:00 /Intxaurrondo Haurtxokoa
H.H. 5 - L.H. 5
Gonbidapenak eskatzeko abenduaren 18tik 29ra: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus

ERIZ MAGOA. AUSKALO IKUSKIZUNA
Urtarrilak 3 / 18:00-19:00 Etxarrieneko areto nagusia
Gonbidapenak 16:30tatik aurrera. Edukiera bete arte.

Ondorengo proposamenetako batzuetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Plazak zozketa bidez esleituko dira eta donostiarrek lehentasuna izango dute.

Hurrengo eskeintza berezietan parte-hartzeko, ez ahaztu WEB IZEN EMATE bidez egin behar dela.

TAILERRA: NORK ESAN DU HEMEN EZ DIRELA IZARRAK IKUSTEN?
Abenduak 22 / 16:30-18:00 / Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldoko plaza)
6-12 urte
Izen emate epea: abenduaren 12tik 19ra

GAUEKO BEHAKETA ASTRONOMIKOA
Abenduak 22 / 18:30 / Undermount (Aita Orkolaga Pas. 46, Igeldo )
Familiak
Izen emate epea: abenduaren 12tik 19ra

ESKALADA
Abenduak 27+28+29 / 16:30-17:30 / Pío Baroja Kiroldegia
2 adin talde (HH 5 - LH 2 / LH 3 -LH 5)
Izen emate epea: Abenduaren 12tik 21era

IZAN ARRANTZALE: Arrantza tailerra
Urtarrilak 2+3 edo urtarrilak 4+5 / 9:00-13:00 / Kofradia Itsas Etxea (kaia)
HH 5 - LH5 (6-12 urte)
Izen emate epea: Abenduaren 12tik 26ra


JOLASTUZ PROGRAMATZEN: Puzzle eta bloke bidezko programazioa eta Zibersegurtasuna
Abenduak 26+27+28+29 edo urtarrilak 2+3+4+5 / 9:30-13:30 / Amara haurtxokoa
L.H.3 - L.H. 6
Ekintza honetan parte harzteko honako emailean eman behar da izena:
info@kode-eskola.eus / 943000333






INFORMAZIO GEHIAGO

 

Donostia Gazteria: Agirre Miramon kalea 4
943 48 19 09 / gazteria@donostia.eus
www.donostia.eus/gazteria

Erlazionaturiko dokumentuak