Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Diru-laguntzak / subvenciones


2015EKO DIRU LAGUNTZEN ESKAERA




2015EKO JUSTIFIKAZIOAK


Memoria entregatzeko epea: 2016ko martxoak 31

DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN JARDUERAK




Diru laguntzak zertarako diren:
  • Donostiako gazte elkarteen edo taldeen proiektu egonkorrak, onuradunak haurrak, nerabeak eta gazteak izanik.
  • Hiriko talde edo elkarteek proposatutako proiektu zehatzak egiteko, proposatzaileak gazte elkarteak edo taldeak ez izan arren, beti ere haurren, nerabeen edo gazteen bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen dituzten ekintzak izanez gero.

Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: aurkeztu den proiektu pedagogikoa, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, elkartearen edo taldearen ibilbidea eta bilakaera, udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan proiektua garatzea, auzolana eta jarduera koordinatuak, berdintasun jarduerak eta euskara sustatzen dutenak.


NOIZ?



Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 16tik otsailaren 16ra.

OINARRI OROKORRAK ETA BEREZIAK



Eskura itzazu 2015eko deialdirako oinarriak.


AURKEZTU BEHAR DIREN INPRIMAKIAK




NON?


  • Donostiako Udalaren Gazteria Saila
    Mari kalea, 1 (Goikoa Jauregia)
    Telefonoa: 943 48 19 09
    20003 Donostia
    Posta elektronikoa
  • Edozein erregistro orrokorretan:
    • Udal!Info
    • Donostia Kultura EEP
    • Euskara Zerbitzua
    • Kultur Etxeetako erregistroetan


2015EKO BEHIN BEHINEKO EBAZPENA



Alegazioak aurkezteko epea, 10 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, ekainaren 5etik ekainaren 15a arte (biak barne). Epe hori bukatu ondoren Behin Betiko Ebazpena argitaratuko da.


2015EKO BEHIN BETIKO EBAZPENA