Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Etxeko animaliak, animalia arriskutsuak


Gozatu konpainia-animaliekin


Txakurraren uhala anketan korapilatu zaion pertsona baten marrazkia
Konpainia-animaliak edukitzeak jokabide jakin batzuk eskatzen dizkie jabeei, animalien eta gainerako herritarren ongizatea bermatzeko. Horregatik, guztion ongizatea errazteko, bizikidetza-arau jakin batzuk errespetatu behar ditugu, eremu publikoetan eta etxean.


Animalia ez da bere ekintzen errudun. Ondo hezten baduzu, ordea, jabea zaren aldetik adieraziko dizkiozun ordutegi eta tokietara egokituko da.


Gogoan hartu konpainia-animalia ez dela jostailu bat. Ez eduki luzaroan etxean, kalera atera gabe. Ez abandonatu bide publikoan. Legeek eta Udal Ordenantzek ekintza horiek zigortzen dituzte.



Aplikatu beharreko araudia


Bere txakurraren uhaletik tiraka ari den pertsona baten marrazkia

Donostiako Udalak Ordenantza bat eman du animaliak babestu eta edukitzeari dagokionez, mota guztietako animalien bizikidetza, jabetza, erabilera, erakusketa eta merkaturatzea arautzeko.


Gainera, tratuari eta babesari dagokienez animaliek jaso behar dituzten gutxieneko arretak zehazten ditu.




Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak


Gizartean kezka sortu da txakur jakin batzuekin gertatu diren gorabeherak direla-eta, eta horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieko animaliak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak, animalia horien eta hazkuntza- eta salmenta-establezimenduen kontrola arautzen du.

Txakur bat jarraika ari zaion pertsona baten marrazkia

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak erosi nahi dituztenek, horrelako animaliak edukitzeko dagokion udal-lizentzia jaso beharko dute aldez aurretik, bizi diren udalerriko Udalaren eskutik. Lizentzia jaso eta txakurra erosi ondoren, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatu behar dute animalia, txakurra erroldatuta dagoen udalerrian.


Gogoan hartu, halaber, txakurraren jabeak beti eraman behar dituela Udalak emandako dokumentuak, animaliarekin espazio publiko batean dagoen bakoitzean. Gogoan hartu, halaber, txakurra eremu publiko batetik daramanak, jabea izan edo ez, dagokion lizentzia eraman behar duela, baita udalak animalia arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan erregistratuta dagoela ziurtatzeko emandako dokumentua ere.



Lotura interesgarriak


http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-6254/eu/contenidos/informacion/pa_index/eu_10858/pa_index.html