Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena

Presentzialki

Osasun Publikoaren eta Animali Ongizatearen Atala
Mandasko Dukearen Pasealekua, 12
Telefonoa 943 483 878
Ordutegia: 09:00 - 14:00

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egin behar duzu arriskutsua izan daitekeen txakur bat eduki, paseatu edo gidatu nahi baduzu.
Animalia hartu AURRETIK eskatu eta lortu behar duzu lizentzia. Albaitariak lizentzia hori eskatuko dizu mikrotxipa jartzeko.
Txakur arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da, eta, horregatik, beharrezkoa da animalia horiek toki edo esparru publikoetan edukitzen, gidatzen edo kontrolatzen dituzten pertsona guztiek lizentzia edukitzea.
Honako arraza hauek dira:
  • Pit Bull Terrierra
  • Staffordshire Bull Terrierra
  • American Staffodshire Terrierra
  • Rottweilerra
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasileroa
  • Tosa Inua
  • Akita Inua
  • Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urte baino gehiago izatea
  • Dagokion tasa edo prezio publikoa ordaintzea
Zigor aurrekaririk ez duela ziurtatzeko agiria (Udalak berak eskatuko du, baimena ematen bada)

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Eskatzailearen argazki bat, berriki ateratakoa, nortasun agirietakoen tamainakoa eta koloretakoa.
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoaren ziurtagiria, azterketak egiteko baimena duen zentro batek emana, ibilgailuen gidariek zer gaitasun psikofisiko izan behar dituzten xedatzen duen 1985eko abenduaren 6ko 2272/1985 Dekretuarekin bat (originala).
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeko udal tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria. Dirua Kutxabankeko 2095 0611 02 1062262547 kontuan sartu behar da.
  • Aurrekari penalik ez izatearen ziurtagiria (Udalak eska dezake, aurrez baimena izanda).

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Eskaera egiaztatzea eta aztertzea.
  3. Lizentzia eta txartela ematea, eta interesdun pertsonak jasotzea.
  4. Ohiko albaitariarenean mikrotxipa ezartzea.
  5. Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena ematea, 15 eguneko epean gehienez ere, lizentzia jaso den egunetik aurrera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Betekizunak

Titular aldaketa edo eskualdaketa.
  • Saltzailearen lizentzia indarrean egotea.
  • Erosleak aldez aurretik lizentzia lortzea.
  • Aldaketa EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean jasoa izatea, ohiko albaitariaren bitartez.


Beste autonomia erkidego batera lekualdaketa. Betekizunak:
  • Jatorrizko autonomia erkidegoko erregistroan baja ematea, ohiko albaitariaren bitartez.
  • Erregistroan izena ematea, aurrez azaldutako prozedurari jarraiki.

Baja:
  • Txakurra hil bada edo lapurtua izan bada, baja eman behar da EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean, ohiko albaitariaren bitartez.
  • Baja horren berri eman behar da Udaletxean, baja emateko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan ere, albaitariak emandako dokumentuaren bidez.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli