Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa

Presentzialki

  • Osasun Publikoaren eta Animali Ongizatearen Atala
    • Mandasko Dukearen Pasealekua, 12
    • Telefonoa 943 483 878
  • Ordutegia:09:00 - 14:00

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egin behar duzu, arriskutsua izan daitekeen txakur bat baduzu. Animalia horiek inskribatuta egon behar dute Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan.

Txakur arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da. Honako hauek dira:

  • Pit Bull Terrierra
  • Staffordshire Bull Terrierra
  • American Staffodshire Terrierra
  • Rottweilerra
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasileroa
  • Tosa Inua
  • Akita Inua
  • Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.
Erregistroan izena emateko eskatu aurretik, animalia horiek edukitzeko lizentzia eduki behar duzu (ikus dagokion izapidea).

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Aldez aurreko betekizuna: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edukitzea (ikus dagozkion izapideak).

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, eskudun administrazioak emana. Ez da behar Donostiako Udalak eman badu.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizuna dela eta, hirugarren bati zaintzeko utzi bazaio ere. Estaldura 120.000 €-koa izango da, gutxienez.
  • Polizaren ordainagiria.
  • Animaliaren osasun kartilla.
  • Albaitariaren ziurtagiria, berriki emandakoa, animaliaren osasun egoera jaso, eta bereziki arriskutsu egin dezakeen gaixotasunik edo arazorik ez duela frogatzen duena.
  • Animalia esterilizatua izan dela egiaztatzeko agiria.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 4 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Erregistroan izen ematea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Titular aldaketa edo eskualdaketa. Betekizunak:
  • Saltzailearen lizentzia indarrean egotea.
  • Erosleak aldez aurretik lizentzia lortzea.
  • Aldaketa EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean jasoa izatea, ohiko albaitariaren bitartez.

*Beste autonomia erkidego batera lekualdaketa. Betekizunak:
  • Jatorrizko autonomia erkidegoko erregistroan baja ematea, ohiko albaitariaren bitartez.
  • Erregistroan izena ematea, aurrez azaldutako prozedurari jarraiki.

*Baja:
  • Txakurra hil bada edo lapurtua izan bada, baja eman behar da EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean, ohiko albaitariaren bitartez.
  • Baja horren berri eman behar da Udaletxean, baja emateko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan ere, albaitariak emandako dokumentuaren bidez.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli