Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Liburua: Fisahara helburu


Argitalpenen argazkia
Fisaharak helburu" liburua Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren laguntza adierazpen moduan, lehiaketa honen inguruan aurkeztu da eta Kutxako Giza Arloak eta Donostiako Udalak finantzatu du.

Bere inplikazio pertsonal eta profesionalarekin, basamortuko hondarretan egindako FisaharaZinemalda, herrien arteko ulermena ahalbidetu eta herri askok, saharauia bezala, bizi duten giza eskubideen urraketa eta bidegabekeria aldarrikatzeko eta salatzeko tresna izatea posible egiten duten pertsona eta erakundeak beraien iritzi eta sentsazioak agertu dituzte, liburu honetan.


Argitalpena, Saharar Herriaren Aldeko Lagunen Elkarteak Donostian eta Masasam Espacios de Creación-ek argitaratua, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez argitaratu da. Liburuan bere kontakizunekin Donostiako Alkateak, Juan Carlos Izagirre, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren antolakuntzak (Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Arloa eta Donostia Kultura), Carlos Ruizek, Kutxako Gizarte Ekintza Alorreko zuzendaria, Javier Bardemek, aktorea, Javier Corcuerak, Fisaharako zuzendaria, Eduardo Galeano idazle uruguailarrak, Paul Laverty zinemagileak, Monica Santos eta Sandra Maunac “Helburu Fisahara”-ko argazki erakusketaren komisarioek eta liburu honen koordinatzaileek parte hartzen dute.