Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Adineko pertsonentzako prestazioak eta zerbitzuak



Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak adinekoei ematen dizkien zerbitzu eta prestazioen funtsezko egitekoa da (herritar guztiei ematen zaizkien prestazio eta zerbitzuen antzera) hiriko adineko pertsona guztiei laguntzea indarrean dagoen legeriak aitortutako gizarte-eskubideak eskuratzeko aukera osoa izan dezaten, laguntza profesionalaren bidez eta, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, prestazio eta gizarte-baliabideak eskuratuz.

Zehazki, Adineko pertsonen Zerbitzuak esku hartzen du legeriak udalei esleitzen dizkien zerbitzu eta prestazioen plangintzan, diseinuan, kudeaketan, ebaluazioan eta jarraipenean, honako hauek bermatzeko:
    • Adinekoen oinarrizko premien estaldura eta osotasun fisiko eta psikikoa, hau da, biziraupena eta segurtasuna
    • Autonomia pertsonala sustatzea
    • Pertsona ahulenen babesa, zaintza eta arreta
    • Pertsonak gizarteratzeko laguntza, batez ere zailtasun bereziak dituztenei
    • Pertsonak beren ohiko ingurunean mantentzea, bizi-kalitate baldintza onenetan.
    • Komunitatearen parte-hartzea prebenitzea eta sustatzea eta bizitza osoko proiektuan laguntzea.

Zer eskaintzen dugu?

Hainbat zerbitzu, prestazio eta gizarte-baliabideak eskaintzen ditugu, eta horien eskumena Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatuta dago, nahiz eta horiek guztiak gure Gizarte Zerbitzuguneen sarearen bidez eskuratzen ditugun.

  • Prestazio ekonomikoak
    Gizarte Zerbitzugunetako erreferentziazko profesionalak jaso ditzazkezun laguntza ekonomikoei buruz informatu, orientatu eskaera izapidetu ahal izango dizu.

  • Prestazioak eta zerbitzuak etxean bertan
    Prestazio eta zerbitzu hauen helburua pertsonak etxean bertan mantentzea da, pertsonen sare soziala zainduz: familiakoa, lagunena, auzotarra..

    Etxez etxeko udal laguntza-zerbitzua: Zaintza pertsonalean zein etxeko lanetan laguntzeko zerbitzua.
    Oztopoak kentzeko laguntza teknikoak eta orientazioa: irisgarritasuna, mugikortasuna eta etxeko zainketak errazteko laguntza
    Telelaguntza-zerbitzua: Laguntza-sareekin etengabeko konexioa eskaintzen duen zerbitzua da, premia- edo larrialdi- egoeretan berehala esku hartzeko
    Senide zaintzaileei laguntzeko "Sendian programa": prestakuntza, banakako laguntza psikologikoa eta laguntza-taldeak eskaintzen dituen programa

  • Prestazioak eta zerbitzuak eremu komunitarioan
    Prebentzio- eta sustapen-programak dira, izaera komunitario eta hurbiltasuna bide izanik, pertsonei hauen bizitza betea lortzeko laguntzen zaie, hau da, bizitza egokia lortzeko, konpromisoz, zentzuz eta esanahiz. Gainera, ingurune komunitarioan pertsona hauskorren eta mendekoen behar espezifikoei erantzuteko prestazioak eta zerbitzuak eskaintzen dira.

    Zahartze aktiboa sustatzeko ekimenak: udal-ekipamendu komunitarioetan parte-hartze aktiboa, soziala eta kulturala sustatzeko programak dira.
    Adineko pertsona jubilatuen elkarte sarea
    "Goizaldiak" eguneko arretarako udal zerbitzua: Adineko pertsona hauskorrei eta 1.mailakoei zuzendutako zerbitzua da, pertsona horien gaitasunak mantentzea eta berreskuratzea, beren ohiko ingurunean mantentzea erraztea eta gizarteratzearen bidez isolamendu-arriskua murriztea helburu duena.
    Adineko autonomientzako eta 1.mailakoentzako udal alojamendu zerbitzua
    Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak
    Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-baliabideak

Nola izapidetu daitezke?

Adineko pertsonentzako programen, zerbitzuen eta prestazioen eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez izapidetzen da.

Zure Gizarte Zerbitzugunean hitzordua eskatu

Informazio gehiago


Adinekoentzako zerbitzu-zorroaren informazioa

Etxez etxeko bisiten informazioa