Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Adinekoen elkarteentzako aholkularitza, laguntza eta finantziazioa



Gure hirian adinekoen 24 elkartek funtzionatzen dute, eta pertsona horiei zuzendutako jarduera iraunkorrak antolatzen dituzte. Hiriko bizitza komunitarioan duen presentzia oso garrantzitsua da, bere jarduera eta bere zerbitzuaren estaldura bermatua baititu auzo guztietan, salbuespenik gabe.

Udalak lokalak lagatzen ditu, etengabeko mantentze eta egokitasun bermearen konpromisoa hartuz, mantentze-lanen eta oinarrizko zerbitzuen (garbiketa, telefonoa, berogailua, segurtasuna, etab.) ondoriozko gastu guztiak finantzatuz eta bazkideek urtero planifikatzen dituzten jarduerak diruz lagunduz ( % 100etik % 40ra).

Adinekoen elkarteek kudeatzen dituzte zentro horiek, eta, oinarrizko irizpide komun batzuk betez, bakoitzak bere estatutuak eta barne-araubideko erregelamenduak ditu, antolakuntza- eta jarduera-arau gisa.

Zentro horiek antolatzen dituzten jarduerak honako sailkapen honen araberakoak dira:
    • Prebentziozkoak: Osasun fisikoaren prebentzioa eta sustapena, pertsonen arteko harremanen sustapena, prestakuntza eta kulturarako sarbidea.
    • Gizarte- eta aisialdi-jarduerak: Bazkideei omenaldiak, jaiak eta ospakizunak.
    • Kulturalak: Txangoak, museoetara bisitak, etab.

Zahar Etxeetako elkarteek web orri bat sortu dute, zeintzuk diren, zer zerbitzu dituzten eta zer jarduera mota egiten diren ezagutarazteko:

Ezagutu LAGUNET Zahar Etxeen elkarteen sarea