| Etxez etxeko udal laguntza-zerbitzua: Zaintza pertsonalean zein etxeko lanetan laguntzeko zerbitzua. |
| Oztopoak kentzeko laguntza teknikoak eta orientazioa: irisgarritasuna, mugikortasuna eta etxeko zainketak errazteko laguntza |
| Telelaguntza-zerbitzua: Laguntza-sareekin etengabeko konexioa eskaintzen duen zerbitzua da, premia- edo larrialdi- egoeretan berehala esku hartzeko |
| Senide zaintzaileei laguntzeko "Sendian programa": prestakuntza, banakako laguntza psikologikoa eta laguntza-taldeak eskaintzen dituen programa |
| Zaintza Gertu I eta II Zaintzak Gertu Europar Batasunak Next Generation funtsen bidez finantzatutako ikerketa- eta partaidetza-ekintzako proiektua da. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Aztertzen Laguntza Zerbitzuak buru direla, etxeko zainketen eredua ikuspegi espezializatuago, pertsonalizatuago eta komunitarioago baterantz eraldatu nahi da. Bi edizioetan (2022-2023 eta 2024-2025), proiektuak etxean geratu eta komunitateari lotuta jarraitu nahi duten adinekoen ongizatea bultzatu nahi du. Hori lortzeko, Donostiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren hobekuntza bultzatzen du, prebentzioa, koordinazioa, berrikuntza, pertsonalizazioa eta iraunkortasuna bezalako funtsezko printzipioetan oinarrituz. Proiektuak lau jarduera-ildo garatzen ditu:
Proiektuak hainbat esparru estrategiko eta tokiko esperientzia hartzen ditu erreferentziatzat, hala nola etxeko zaintza eta laguntzetarako Lurralde Estrategia eta Adinprest foru proiektua. Era berean, udalak bultzatutako ekimenez hornitzen da, hala nola zainketen esparru kontzeptuala, Erlauntza proiektua eta Donostia Lagunkoia Plana. Zaintzak erantzukizun kolektibo gisa duen garrantzia azpimarratzen duen ekimen baten aurrerapenak eta kontakizunak erakusten ditu bideo honek. |
| Zahartze aktiboa sustatzeko ekimenak: udal-ekipamendu komunitarioetan parte-hartze aktiboa, soziala eta kulturala sustatzeko programak dira. |
| Adineko pertsona jubilatuen elkarte sarea |
| "Goizaldiak" eguneko arretarako udal zerbitzua: Adineko pertsona hauskorrei eta 1.mailakoei zuzendutako zerbitzua da, pertsona horien gaitasunak mantentzea eta berreskuratzea, beren ohiko ingurunean mantentzea erraztea eta gizarteratzearen bidez isolamendu-arriskua murriztea helburu duena. |
| Adineko autonomientzako eta 1.mailakoentzako udal alojamendu zerbitzua |
| Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak |
| Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-baliabideak |
Adineko pertsonentzako programen, zerbitzuen eta prestazioen eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez izapidetzen da.
Zure Gizarte Zerbitzugunean hitzordua eskatu
|