Udalak elkarteentzako ikastaroak antolatu ditu haien kudeaketan laguntzeko asmoz

Doakoak dira eta saio guztiak udaletxean izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu beste urte batez, entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapen arloetan elkarteentzat lagungarri izateko helburuarekin.

Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Saio bakoitzak 2 ordu edo 2 ordu eta erdiko iraupena izango du, ikastaroaren arabera, eta egun bakarrean edo bitan egingo dira.

Hainbat berrikuntzekin dator 2024ko ikastaroen eskaintza:
  • Ikastaroetan jorratuko diren gaiak zabaldu dira: aurreko urteetan garatzen zirenez gain berritasunen artean, besteak beste, Canva tresnarekin kartelak sortzeko ikastaroa eskainiko da, proiektuetan berdintasuna edo kultura-aniztasuna txertatzeko ikastaroak, edo gure erakundeetan lidergo eraldatzailea lantzeko ikastaroa.
  • 2024 urte osorako ikastaro plangintza eskuragarri dago jada.
  • Hilabete lehenago irekiko da ikastaro bakoitzean izena emateko epea .

Otsailean eta martxoan programatutako ikastaroak

Dirulaguntza eskaeren kudeaketa - Udal teknikarien eskutik.
GAZTELANIAZ: otsailak 20 [18.00-20.00]
EUSKARAZ: Otsailak 21 [18.00-20.00]

Elkarteen administrazio eta kontabilitate oinarriak - Impact Hub-en eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: otsailak 22 eta 29 [18.00-20.30]

Hizkuntza eta irudi ez-sexistak - Errotik-en eskutik.
EUSKARAZ
Martxoak 5 [18.00-20.30]

Sare sozialen erabilera eraginkorra - Tapuntu-ren eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: martxoak 12 eta 19 [18.00-20.00]

Lidergo eraldatzailea: talde osasuntsu eta eraginkorrak - Harago-ren eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroak bi saio ditu: martxoak 14 eta 21 [18.00-20.30]

IZEN EMATEAK

Ikastaroen ezaugarriak

  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Izen-ematea doakoa da, eta ikastaro bakoitzean izena emateko epea hilabete lehenago irekiko da.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

2024 urteko eskuorria

Herri Partaidetzarako Zerbitzuak beste urrats bat eman du prestakuntza-eskaintzaren plangintzan eta zabalkundean, eta dagoeneko urte osorako ikastaroen zerrenda kontsulta daiteke 2024 urteari dagokion liburuxkan; PDF formatuan dago eskuragarri eta paperean Udalaren Herritarren Erakundeen Erregistroan jasotako elkarteei banatuko zaie, eta eskuragarri egongo da ere udal ekipamenduetan: kultur etxe, kiroldegi eta Udalinfo bulegoetan.

Ikastaroen egutegia ere ikusgai dago donostia.eus/partaidetza/formazioa web orrian.

Aurreko ikastaroetako materialak

Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.

2024/02/16-an argitaratua