Irisgarritasun eta birgaitze lanak diruz laguntzeko 2020ko deialdia

Eskaerak egiteko epea ireki da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
OHARRA: Birgaitzeko laguntza eskabideen harrera bertan behera geratzen da, beste abisu bat eman arte.

Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi ordezkariak diru-laguntzen deialdia onartzea ebatzi du 2020ko otsailaren 27an.

Eskabideak online eta aurrez aurre aurkezteko epea 2020ko martxoaren 12ko 9: 00etan hasiko da, eta 2020ko apirilaren 3ko 14: 00etan amaituko da.
Aurrekontu-kreditua amaiera-data baino lehen agortuz gero, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko da, zinegotzi delegatuaren ebazpen bidez. Ebazpen hori egiteke dauden eskabide guztiei jakinaraziko zaie, eta eskabideak aurkezteko epea itxiko da.

Deitutako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa 2.610.000 eurokoa da.

Eskaerak:
    - Pertsona juridikoek nahitaez egin beharko dituzte izapide guztiak, bitarteko elektronikoak erabiliz: online eskaera
    - Pertsona fisikoek elektronikoki egin ahal izango dituzte: on line eskaera edo aurrez aurre, Etxegintzaren bulegoetan (San Martzial kalea 2, 9etatik 14etara) edo Udalinfo-n.

Laguntzak baldintza teknikoak, administratiboak eta diru-sarrerei buruzkoak betetzen dituztela egiaztatzen eta justifikatzen dutenei emango zaizkie, udal-ordenantzan horiek emateko ezartzen diren baldintzen arabera, eta erregistroan sartzeko hurrenkera kontuan hartuta.
Informazio gehiago

Erlazionatutako dokumentuak

2020/03/09-an argitaratua