Sorleku Parkea

Donostiako Tranbia Konpainiaren "Kotxeras" ekipamenduaren azpiko berdegunean “Sorleku” parkea eraikitzeko prozesuak 2017.urtean eman zituen lehen urratsak, Alubi Haurren Hiri Partaidetzarako Elkartearen proposamen bat Donostiako Gazteria Ataletik bultzaturiko MartxUp! ekimenean saritua izan zenean beste 3 proiekturekin batera.

2018 eta 2019 urteen artean eta Alubiren eskutik, 5-9 urte bitarteko Zurriola Ikastolako 300 haur inguruk hartu zuten parte 3 astez luzatu zen prozesuan. Eremuaren inguruan bizi diren haurrek ere parte hartu zuten egun bateko saio batean.

Egutegia: Kotxeren azpiko Sorleku parkea osatzen

Txosten batean jaso ziren prozesu honen ibilbidearen gako nagusiak eta emaitzak, eta Udal Gobernuak eta Ekialdeko Barrutiko Batzarrak parkea egiteko tramitazioan aurrera egitea erabaki zuen.

2021 urteko azaroan partaidetza ariketa osagarri bat antolatu zuen Udalak: 3 bileratako prozesu bat garatu zen non eremuaren inguruko bizilagunek, heldu zein haurrek eta adineko pertsonek eta zaintzaileek parte hartu ahal izan zuten.

Donostiako Udaleko Proiektu eta Obretako Zuzendaritzak aurreproiektua garatzea eskatu zion Cristina Rodríguez Urquijo arkitektuari: 2023ko martxoaren 1ean Intxaurrondon jendaurrean bilera bat ospatu zen, oinarrizko proiektua definitu aurretik herritarren azken ekarpenak jasotzeko helburuarekin.

2026ko martxoaren 10ean Gobernu Batzordeak SASOI ERAIKUNTZAK, SL enpresari Sorleku parkearen proiektuari dagozkion obrak egiteko esleipena onartu zuen:

  • Aurrekontua: 713.900 €
  • Egikaritze epea: 5 hilabete