Intxaurrondo

Ekialdeko barrutiko auzo honetako biztanleen berezitasunak dira gazteak eta erdi-klasekoak direla; bizitegitarako erabilerak nabarmentzen dira auzoan, eta bizitza sozialak garrantzi handia du, hirigintza-antolamendu onaren eta tokiko merkataritzako erabilera ugarien ondorioz.

Altzako udal-barrutia zenaren barruan sartzen zen 1939 urtera arte, Donostiara anexionatu zen urtera arte, hain zuzen ere. Ategorrieta eta Bidebietako hegoaldean kokatzen da. Ekialdean Altzarekin egiten du muga, mendebaldean Egiarekin, eta hegoaldean Loiolako auzoarekin, Ametzagainatik.

Norteko trenbideak eta Donostiako saihesbideak hiru zonalde nagusitan zatitzen dute Intxaurrondo auzoa, eta honako gune hauek bereizten dira: Mirakruzgaña, Intxaurrondo Zaharra, Marrutxipi, Los Boscos, Gaztelu, San Luis, Pellizar, Mons, Julimasene, Ipar Intxaurrondo, Hego Intxaurrondo.

Azken urteotan sekulako hazkundea izan du, 3.500 etxebizitza berri eraiki dituztelako, eta berdegune ugari ere ezarri dira; berdegune horietako askotan ospe handiko artista garaikideen obrak ipini dituzte.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Auzoko prozesuak

Parkeak eta berdeguneak

Azken albisteak

No Results Found