Eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko eta birgaitzeko udal-laguntzak
Sartu bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza ekonomikoak eskatzeko izapidera
Sartu bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza ekonomikoak eskatzeko eskabidea zuzentzeko izapidera
Sartu bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzari dagokion lanen zuriketa aurkezteko izapidera
Sartu Altzako eraikinak birgaitzeko jabekideentzako laguntzen izapidera – 3. fasea
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Gaur egun ez dago deialdirik zabalik.
Diruz lagundu daitezkeen obrak
a. Elementu komunetan egindakoak:
- Irisgarritasuna: igogailuak, maldak eta plataformak instalatzea halakorik ez daukaten higiezinetan.
- Eraikinen ikuskapen teknikoak eskatutako obrak, betiere obra horiek berehalakoak, oso premiazkoak edo premiazkoak badira (I., II. eta III. graduak).
- Zenbatekoa:
|
OBRAK |
DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EHUNEKOA |
GEHIENEKO ZENBATEKOA |
|
Irisgarritasuna |
Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20 (BEZik gabe) |
20.000 € |
|
EITak eskatutakoak |
Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20 (BEZik gabe) |
10.000 € |
Oharra:
- Ordenantzaren 6.1.a.1) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, birgaitzeko lehentasunezko beharra duten eremuak izendatzen dira, dirulaguntza handitze aldera.
- eremu horietan kokatutako eraikinek dirulaguntza gehigarria izango dute. Hain zuzen ere, diruz lagundu daitekeen gastuaren % 10 gehiago jasoko dute (BEZik gabe), 10.000 € gehienez ere.
- zenbateko hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 20ari gehituko zaio (BEZik gabe), 20.000 euro gehienez ere, hori baita oro har irisgarritasun-lerrorako aurreikusitako gehienekoa. Beraz, guztira, diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 lagundu ahal izango da diruz (BEZik gabe), 30.000 € gehienez ere.
- birgaitzeko lehentasunezko premia duten zonen artean daude honako hauek:
- Multzo hau: Altza, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Mirakruz-Bidebieta.
- Eta, gainera, eremu hauek: Morlans, Heriz-Aizkorri, Añorga, Errekalde, Manteo, Amarazarra, Parte Zaharra, Sagues, Itza, Igeldo, ospitaleak eta hipodromoa-Bugati.
b. Elementu pribatiboetan egindakoak:
- Energia-efizientzia eta isolamendu akustikoa: kanpoko zureria ordeztuz gero, leiho berri osoak (beirak eta zureria) aireko zarataren kontra gutxienez 30 dB(A)-ko isolamendu akustikoa bermatu behar du.
- Etxebizitzaren egokitzapena: etxebizitza mugikortasun urriko pertsonentzat edo 65 urtetik gorakoentzat egokitzeko lanak.
- Zenbatekoa:
|
OBRAK |
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN GASTUAREN EHUNEKOA |
GEHIENEKO ZENBATEKOA |
|
Energia-eraginkortasuna/isolamendu akustikoa |
Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20 (BEZik gabe) |
2.000 € |
|
Etxebizitza mugikortasun urriko pertsonentzat/65 urtetik gorakoentzat egokitzea |
Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20 (BEZik gabe) |
6.000 € |
c. Etxebizitza hutsak egokitzeko lanak, ondoren alokatu ahal izateko (ALOKABIDE)
- Zenbatekoa:
|
Alokabideko etxebizitzak |
Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 20 (BEZik gabe) |
3.000 € |
Oharra: obrak ezingo dira hasi laguntzak behin-behinean emateko ebazpena eman arte. Lanak lehenago hasiz gero galdu egingo da eskatutako laguntza.
Nork eska ditzake laguntzak?
- Elementu komunetako obrak:
- jabeen erkidegoak: erkidegoaren ordezkariak aurkeztu behar du eskaera, Jabetza Horizontalari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.
- jabe bakarreko eraikinei dagokienez: pertsona fisiko bakarra izango da onuraduna, eta, obrak diruz laguntzeko, eskaera egiten den unean etxebizitzen % 80k gutxienez okupatuta egon behar dute.
- Elementu pribatiboetako obrak:
- etxebizitzaren jabe, gozamendun, maizter edo beste gozamen-tituluren bat duten pertsona fisikoak, baldin eta euren etxebizitza eta ohiko bizilekua badira eta urteko diru-sarrera haztatuak 35.000 eurotik gorakoak ez badira.
- ALOKABIDE programaren bidez alokairua sustatzeko obretarako: bi etxebizitza baino gehiagoko ondarerik edota 50.000 eurotik gorako urteko diru-sarrera gordinik ez dutela egiaztatzen duten jabe edo gozamendun fisikoak.
Baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak
- Kasu guztietan (erkidegoko obrak zein partikularrenak):
- eraikinak Donostiako udal-mugartean egon behar du.
- eraikinak 10 urtetik gorako antzinatasuna izan behar du, salbu eta bertan mugikortasun urriko pertsonaren bat (egoera hori etxebizitza okupatu ondoren gertatu bada) edo 65 urtetik gorako pertsonaren bat bizi den kasuan.
- eraikinaren 2/3k, gutxienez, bizitegi-erabilerarako izan behar du eta gutxienez hiru etxebizitza izan behar ditu.
- laguntza-eskaera aurkeztu aurretik, obra-lizentzia eskuratu behar da, edo, bestela, lizentzia behar ez dela dioen egiaztagiria.
- obrak ezin dira hasi laguntzen behin-behineko emakida ebatzi arte, non eta eskaera ez den egin aurreko ordenantzari jarraikiz, hau da, 2018ko abuztuaren 11 baino lehen.
- eskatzaileak ez du zorrik izan behar, ez Donostiako Udalarekin, ez Donostiako Etxegintzarekin, non eta zor horiek geroratuta, zatikatuta edo etenda ez dauden.
- Elementu komunetako obrak:
- eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) txostena aurkeztu beharko da Udalean.
- eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) txostena aurkeztu beharko da Udalean.
- Elementu pribatiboetako obrak:
- familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak 35.000 eurotik beherakoak direla egiaztatu beharko da.
- familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak 35.000 eurotik beherakoak direla egiaztatu beharko da.
- Alokabide programaren bidez alokairua sustatzeko obretarako:
- egiaztatu beharko da eskatzaileek ez dutela bi etxebizitza baino gehiagoko ondarerik edota haien urteko diru-sarrera gordinak ez direla 50.000 eurotik gorakoak.
Dirulaguntzak emateko prozedura
- eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Donostiako Etxegintzak eskaera aztertzea. Behar izanez gero, eskatzaileari errekerimendu bat bidaliko zaio, akatsak zuzendu ditzan edo dokumentazio gehigarria aurkeztu dezan, eta 10 eguneko epea emango zaio erantzuteko.
- baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak egiaztatzea.
- behin-behineko emakida ebaztea. Gehienez ere 30 egun balioduneko epean jakinaraziko da, betekizun guztiak betetzen direla egiaztatzen denetik aurrera.
- Behin betiko emakida izapidetzeko, ebazpenean epe bat emango zaio eskatzaileari (gehienez 18 hilabete), agiri hauek aurkez ditzan:
- obra-bukaerako egiaztagiria
- egindako lanen koloretako argazkiak
- azken fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak
- aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea. Beharrezkoa bada, 10 eguneko epea emango da akatsak zuzentzeko.
- behin betiko emakida ebaztea, gehienez ere 60 eguneko epean, dokumentazioa aurkezten denetik. Ebazpena honelakoa izan daiteke:
- laguntzak behin-behinean ematea berrestekoa
- behin-behinean esleitutako zenbatekoak aldatzekoa
- dirulaguntza ukatzekoa
- dirulaguntza ordaintzekoa, hala badagokio