Alokabide: hutsik dudan etxebizitza alokatu nahi dut
Alokabide udal-programa bat da, Donostian hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzen duena.
Harremanetan jartzen ditu etxebizitza merkeago alokatu nahi duten pertsonak eta beren etxea alokairuan eman nahi dutenak. Gainera, lege-laguntza, bitartekaritza, aseguruak eta abar eskaintzen ditu.
Zure etxebizitza alokairuan eman nahi baduzu, Alokabide programa gauza guztiez arduratuko da.Intereseko informazioa
Jabearen abantailak
Donostiako Etxegintza gauza hauetaz arduratzen da:
- zuzenean hautatzea maizterra, Alokabide programako etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik.
- maizterra hautatutakoan, alokairu-kontratua sinatzeko behar den dokumentazio guztia kudeatzea.
- errenta-aseguru bat egitea, kontratuak irauten duen bitartean maizterrak ordaintzen ez badu ere ordaindu gabeko zenbateko horiek estaliko dituena.
- etxeko arrisku anitzeko aseguru bat eskaintzea.
- dagozkion aseguruak izapidetzea.
- legezko baldintza guztiak betetzen dituen alokairu-kontratu bat egitea.
- uraren eta zaborraren ordainagiriak maizterraren izenean jartzea, hala nahi izanez gero.
- kontratuak irauten duen bitartean sortzen diren zalantza eta intzidentziei erantzutea.
- kontratua amaitzean maizterrak etxebizitza zein egoeratan uzten duen ikustea.
- kontratua Alokabide programaren bulegoetan sinatuko da. Bertan, behar den informazio guztia emango da eta zalantzak argituko dira.
- ondasun higiezinen gaineko zergan (OHZ) % 50eko hobaria jasotzeko eskaera izapidetzea.
- legearen arabera dagozkion errenta-igoerak jakinaraztea.
- kexak eta erreklamazioak izapidetzea, jabearekin alferrikako eragozpenak edo gatazkak izatea saihestuz eta alderdien arteko desadostasunak konpontzen saiatuz, bitartekari gisa jardunda kontratuak irauten duen bitartean eta lehen auzialdian.
Eskaintzen diren zerbitzu guztiak doakoak dira.
Hemen kontsulta ditzakezu: Alokabidek jabeei eskaintzen dizkien abantailen xehetasunak.
Etxebizitzari alta ematea Alokabiden
Maizen egiten diren galderak
Nik nahi dudan errenta jar dezaket?
Etxebizitza bisitatzen duten teknikariek, haren ezaugarriak kontuan hartuta, erabakiko dute zer errenta ezarri behar den, beren iritziz, eta inolaz ere ez 750 € baino gehiago.
Jabea ez badago ados proposatutako errentarekin, ez du enkargu-orria sinatuko eta bere etxebizitza ez da programan erabilgarri gisa sartuko.
Etxebizitzak gutxieneko baldintza batzuk izan behar ditu programan parte hartzeko?
- Etxebizitzak Donostiako udalerrian kokatuta egon behar du.
- Etxebizitzak okupatzailerik eta erabilera-betebeharrik gabe egon behar du.
- Etxebizitzak okupatzailerik eta erabilera-betebeharrik gabe egon behar du.
- Bizigarritasun-baldintza ezin hobeetan egon behar du. Ez badago, Erakundeko teknikariek esango diote gutxienez zer obra egin behar dituen, eta, hala badagokio, dituen hutsuneak kontuan hartuta, errenta txikiagoa negozia dezake edo hileko errentaren bat barkatu, maizterrak horiek zuzentzeko obrak egitearen truke.
- Etxebizitzak garbi egon behar du.
Erakundeak etxebizitzaren egoera orokorra ebaluatuko du, etxebizitzaren egoera orokorrari buruzko dokumentuak egingo ditu, ondasun eta tresnen zerrenda bat egingo du (horiek akura-kontratuari erantsiko zaizkio) eta argazki-erreportaje zehatz bat egingo du.
Nola hautatzen dira balizko maizterrak?
Zer harreman du jabeak Donostiako Etxegintza Etxebizitza Enpresa Erakunde Publikoarekin, Alokabide programaren bidez?
Jabeak erakundeak ezarritako errentarekin ados dagoela adierazten duenean, indarrean egongo den enkargu-ohar bat sinatuko du laurogeita hamar eguneko epe luzagarri batean. Horren bidez, erakundeak alokairua kudeatzeko eta errenta-aseguruak eta etxeko arrisku anitzekoak formalizatu eta ordaintzeko konpromisoa hartuko du.
Maizter interesatuak aukeratzeaz arduratzen gara, etxebizitza erakusteaz. Kontratu hori hautatu eta Alokabide programak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, jabeari errentamendu-kontratua sinatzeko eskatuko zaio.
Kontratua sinatu ondoren, erakundeak bitartekaritza-lanak egiten ditu zuzenbide pribatuko subjektuen artean, hots, jabearen eta maizterraren artean: kontratuaren bizitzan sortzen diren arazo eta gorabehera guztien lehen solaskide eta bitartekari izango da.
Ildo horretan, errentamendu-kontratua indarrean dagoen bitartean aldeen artean sor daitezkeen gatazken judizioz kanpoko ebazpenean esku hartzeko aukera ematen du, baina kontsulta gisa baino ez, uste baitu harreman juridiko-pribatu horretan parte ez hartzeak erakundearen iritziari kualifikazio berezia ematen diola, independentea, inpartziala eta objektiboa delako.