Alokabide: etxebizitza pribatu hutsen alokairua
Alokabide udal-programa bat da, Donostian hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzen duena.
Harremanetan jartzen ditu etxebizitza merkeago alokatu nahi duten pertsonak eta beren etxea alokairuan eman nahi dutenak. Gainera, lege-laguntza, bitartekaritza, aseguruak eta abar eskaintzen ditu.
Intereseko informazioa
Maizterraren abantailak
Donostiako Etxegintzak ardura hauek hartzen ditu bere gain:
- erabilgarri dauden etxebizitzen artean maizterraren beharretara egokitzen dena bilatzea, ezaugarriei eta prezioari dagokienez. Horretarako, hautatutako etxebizitza ikustera joaten da, teknikariekin batera.
- behin etxebizitza aukeratuta, maizterrarekin kudeatzea alokairu-kontratua sinatzeko behar den dokumentazio guztia.
- etxeko arrisku anitzeko aseguru bat eskaintzea, 50.000 €-ren balioa duena etxebizitzarako eta 10.000 €-rena barruko ondasunetarako.
- legezko baldintza guztiak betetzen dituen alokairu-kontratu bat egitea.
- kontratua Alokabide programaren bulegoetan sinatzea. Bertan, behar den informazio guztia emango da eta zalantzak argituko dira.
- kontratuak irauten duen bitartean sor daitezkeen zalantza eta intzidentziei erantzutea.
- legearen arabera dagozkion errenta-igoerak jakinaraztea.
- kexak eta erreklamazioak izapidetzea, jabearekin alferrikako eragozpenak edo gatazkak izatea saihestuz eta alderdien arteko desadostasunak konpontzen saiatuz, bitartekari gisa jardunda kontratuak irauten duen bitartean eta lehen auzialdian.
Alokairua merkatukoa baino baxuagoa da.
Eskaintzen diren zerbitzu guztiak doakoak dira.
Betekizunak
- 18 urte betek izatea
- Donostian bizitzea edo lan egitea
- Donostian etxebizitza propiorik ez izatea, edo, edukiz gero, gabeziak izatea hark, egoera edo ezaugarri pertsonalak aintzat hartuta. Kasu horretan, etxebizitza egokiago bat lortzeko izena emateko, etxebizitza nahitaez jarri behar da Alokabide programaren esku
- Donostiako Etxegintzaren iritziz dagokion alokairua ordaintzeko modua izatea
- zorrik ez izatea
- Donostiako Etxegintzak zehazten dituen berme gehigarriak aurkeztea
- Alokabideren alokairuko etxebizitza baten eskatzaile gisa izena ematea
Alokabideren alokairu-errentaren simulagailua
Alokairuko etxebizitza eskatu
Alokabiden alokairuko etxebizitza bat eskatzeko, beharrezkoa da Alokabiden alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena ematea
Une horretatik aurrera, txanda egokitzen zaizunean, programa informatiko batek zure ezaugarrietara egokitzen den etxebizitza bat eskura dezazun hautatuko zaitu. Hautaketa hori egiteko, kontuan hartzen dira errenta eta eskatutako etxebizitza mota (gela kopurua, altzariekin edo gabe, eta abar).
Horren ostean, etxebizitza erreserbatuta geratuko da, programak eskatutako baldintzak betetzen dituzula egiaztatu arte.
Maizen egiten diren galderak
Zer pauso eman behar ditut programan etxebizitza-eskatzaile gisa izena emateko?
Alokabide programako alokairuko etxebizitza bat eskuratu nahi baduzu, Alokabiden alokairuko etxebizitza baten eskatzaile gisa izena eman behar duzu.
Une horretatik aurrera, txanda egokitzen zaizunean, programa informatiko batek zure ezaugarrietara egokitzen den etxebizitza bat eskura dezazun hautatuko zaitu. Hautaketa hori egiteko, kontuan hartzen dira errenta eta eskatutako etxebizitza mota (gela kopurua, altzariekin edo gabe, eta abar).
Horren ostean, etxebizitza erreserbatuta geratuko da, programak eskatutako baldintzak betetzen dituzula egiaztatu arte.
Ezer ordaindu behar al da Alokabide programak eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratzeko?
Zer baldintza bete behar dira Alokabide programako zerbitzuez baliatzeko?
- Donostian bizitzea edo lan egitea.
- Donostian etxebizitza propiorik ez izatea, edo, edukiz gero, gabeziak izatea hark, egoera edo ezaugarri pertsonalak aintzat hartuta. Kasu horretan, etxebizitza egokiago bat lortzeko izena emateko, Alokabide programaren esku jarri behar da etxebizitza.
- Zorrik ez izatea.
- Donostiako Etxegintzaren iritziz dagokion alokairua ordaintzeko modua izatea.
- Donostiako Etxegintzak zehazten dituen berme gehigarriak aurkeztea.
Nola ezartzen da zein den ordaindu dezakedan errenta?
- Kontratua pertsona bakar baten izenean jarri nahi denean:
- lan-kontratu mugagabea edo erretiro-pentsioa: errenta urteko soldata gordinaren % 30 zati 12 hilabete izango da.
- lan-kontratu mugagabea edo erretiro-pentsioa, abal-emaile bat izanda: errenta 750 € izango da.
- lan-kontratu mugagaberik eta erretiro-pentsiorik gabe: errenta 750 € izango da, baina abal-emaile bat beharko da (etxebizitza baten jabea edo kontratu mugagabea duen norbait).
- Kontratua bi pertsonaren edo gehiagoren izenean jarri nahi denean:
- uztiek lan-kontratu mugagabea edo erretiro-pentsioa badute: errenta urteko soldata gordin osoaren % 30 zati 12 hilabete izango da.
- guztiek ematen badute abala: errenta 750 euro izango da.
- gutxienez pertsona batek kontratu mugagabea edo erretiro-pentsioa badu eta egoera horretan ez daudenek abala aurkezten badute, errenta 750 € izango da.
Programako maizter gisa, ordaintzeko ahalmena duzula frogatu behar duzu. Kasu guztietan, hautatutako etxebizitzaren errenta ezin da izan kontratua sinatu duen pertsonaren edo pertsonen diru-sarreren % 30 baino gehiago.
Zer harreman izango dut etxebizitzaren jabearekin?
Sinatutako errentamendu-kontratuan ezartzen den harreman juridikoa izango duzu.
Hala ere, Donostiako Etxegintzak eskaintzen duen bitartekaritza-zerbitzuari esker, hasieran Etxegintzak berak kudeatuko ditu intzidentziak edo erreklamazioak, dela horiek zuzenean konponduta, dela jabearekin harremanetan jarrita, egin beharreko izapideak egin ditzan hark.
Noiz da beharrezkoa abal-emaile bat izatea?
- lan-kontratu mugagaberik edo erretiro-pentsiorik ez baduzu, nahitaez aurkeztu beharko duzu abala.
- zure borondatez ere aurkez dezakezu, zure diru-sarreren arabera dagokizun baino errenta handiagoa duen etxebizitza bat eskuratu nahi baduzu. Simulagailua erabil dezakezu errenta hori kalkulatzeko.
Komeni da kontuan izatea ordain dezakezun errenta zenbat eta handiagoa izan orduan eta etxebizitza gehiago izango dituzula eskueran.