Antigua - Ondarreta
Nortasun berezkoa duen auzo honek, jatorriz industriala eta langilea, aldaketa garrantzitsua bizi izan du azken urteotan.
Kontxako badiaren mendebaldean kokatua, iparraldean Igeldo, hego-mendebaldean Ibaeta eta hego-ekialdean Aiete ditu mugakide.
Ondarreta eta Bentaberriko etxebizitzek, biztanleria hazteaz gain, auzoaren bizimoduan kualitatiboki eragin dute.
Ekipamendu komunek –kiroldegiak, Merkatua, Kultur Etxea– auzoan mugimendu handiagoa egon dadin lagundu dute.
Hainbat zonalde bereizten dira: Arriola, Igeldo mendirako igoera, Ondarreta, Bentaberri, erdialdea –Matia kalearen inguruak– eta Lugaritz.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa Donostia Datan aurkitu daiteke.