Haurtxokoak (5-11 urte)

Sartu zure auzoko Haurtxokoan izen-emateko izapidera

Intereseko informazioa

Zure Haurtxokoa

Donostian bizi bazara, eta 5 eta 11 urte bitartean badituzu (Haur Hezkuntzako azken ikasturtetik Lehen Hezkuntzako 5. mailara arte), nahi duzunean etor zaitezke hiriko edozein haurtxokotara, eta doan da.
Izena emateko orria bete eta joan nahi duzun Haurtxokoan entregatu besterik ez duzu egin behar.

Eman izena zure Haurtxokoan, Donostian 10 daude eta doakoak dira!

Udal haurtxokorik ez dagoen zonetan, Gazteriak tokian tokiko elkarteek bultzatutako proiektuak diruz laguntzen ditu.

Errotetaberri eta Txomiñenea Haurtxokoak kudeatzen dituzten elkarteek haurrentzako eguneroko topagunea eta jarduera eskaintza zabala eskaintzen dute.

Bidebietako, Egiako eta Martuteneko haurtxokoetan hainbeste gustatzen zaizun joko hori aukeratu eta etxera eraman dezakezu!

Haurtxokoko jokoak, ipuinak, CDak edo DVDak aste baterako etxera eramateko aukera daukazu. Horrela, zure familiarekin ere jolastu ahal izango duzu!

Horretarako, Haurtxokoko bazkide izan behar duzu soilik, izena eman!

Egun hauetan jokoak aukeratu eta eraman ditzakezu:

  • Bidebietako Haurtxokoan astearte eta asteazkenetan 18:00etatik 18:30era, eta larunbatetan 18:30etik 19:00etara.
  • Egiako Haurtxokoan, asteazkenetan 17:30ean eta 19:00etan, eta larunbatetan 18:30ean.
  • Martuteneko Haurtxokoan, ostiraletan 18:00etan eta 19:15ean, eta larunbatetan 18:30ean.

5 eta 11 urte bitarteko haurrak Haurtxokoetara joan zaitezkete jolastera, Bertan, ikastolako lagunekin eta zuen adineko beste haur batzuekin elkartu zaitezkete.

Jolasteko eta eskulanak egiteko joko eta material asko izango dituzue eskura.

Haurtxokoan ondo pasatzeko eta eskolan ikasten ez dituzuen gauza asko ikasteko aukera izango duzue. Parte hartzeko jarduera ugari eskainiko dizkizuete eta, gainera, zuek zertan jolastu nahi duzuen jakin nahi dugu. Gurasoek astean egun bat dute zuekin batera jolastera eta ondo pasatzera etortzeko.

Txomin Eneko haurtxokoak hiru gune erabiltzen ditu bere programa garatzeko:

  • txikien ludoteka: 4-8 urte bitarteko haurrentzat da. Adin tarte honetarako egokitutako joko eta jostailuak ditu: sukaldetxoa, panpinak, mozorroak, moduluak, mahai-jokoak eta eraikuntza jokoak.
  • handien luoteka: 9-12 urte bitarteko haurrentzat hiru gune eskaintzen ditu: tailerra (eskulanak egiteko eta mahai-jokoetan aritzeko), joko txokoa (ping-ponga eta mahai-futbola) eta jarduera jolasen gunea (koltxonetak eta moduluak).
  • ​​​​liburutegia: 8-12 urte bitartekoentzako gunea, batez ere etxeko lanak egiteko erabiltzen dena.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Garai berezietan ordutegia alda daiteke.

  • 4-8 urte: 17:00etatik 18:30era.
  • 9-12 urte: 18:30etik 20:00etara.

Laguntza ikasgela:

  • 7-8 urte: 18:30etik 20:00etara.
  • 9-12 urte: 17:00etatik 20:00etara.

Udan udalekuak antolatzen dira.

Informazio gehiago:

Harremanetan jarri Txomin Eneko haurtxokoarekin.

Roteta Berriko haurtxokoak zerbitzu hauek eskaintzen ditu 2 eta 13 urte bitarteko haurrentzat:

  • ludoteka
  • tailerrak eta eskulanak
  • ikasgela
  • haurrentzako jangela soziala
  • udalekuak
  • programa bereziak: Gabonetan, Inauterietan, Aste Santuan, etab.

Haurtxokoa bi taldetan antolatzen da, adinaren arabera:

  • txikien taldea: 2 eta 6 urte bitartekoak
  • handien taldea: 7 eta 13 urte bitartekoak

Ordutegia:

  • astelehenetik ostiralera: 16:30-19:30
  • garai berezietan: 7:30-15:00

Laguntza ikasgela:

  • 7-13 urtekoentzat: astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era
     

Informazio gehiago:

Harremanetan jarri Roteta Berri haurtxokoarekin.