Ingurumeneko dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Ingurumenaren aldeko dirulaguntzak
Udaletik dirulaguntzen deialdiak sustatzen ditugu ingurumenaren arloan lan egiten duten jarduera, proiektuak eta ekintzak babesteko.
Gaur egun, honako deialdi hauek ditugu indarrean:
Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak
Nork eska ditzake
Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.
Zertarako eska daitezke
-
Elkartearen funtzionamendu gastuetarako
-
Udalaren helburuekin bat datozen proiektuetarako, hala nola:
-
Hondakinen kudeaketa
-
Biodibertsitatearen babesa
-
Klima-aldaketaren aurkako borroka
-
Ingurumenarekin lotutako osasunaren sustapena
-
Energia berriztagarrien komunitateentzako eta instalazio fotovoltaikoentzako dirulaguntzak
Zertarako eska daitezke
- Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko.
- Komunitate horietako instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.
Deialdiaren helburua
Etxebizitzetan energia berriztagarria erabiltzea eta norberaren energia ekoiztea sustatzea.