Hondartzetako zerbitzuak eta mantentze-lanak

Intereseko informazioa

Abisu sistema

Hiriko hondartzek herritarrak bainuaren egoeraren berri emateko abisu-sistema dute:

  • Bandera gorria: bainua debekatuta
  • Bandera horia: bainua arretarekin
  • Bandera verdea: bainua libre
  • Bandera txuria: marmokak 

Gainera, banderek kolore beltzeko sinbolo bat dute, daltonismoa duten pertsonek identifikatu ahal izateko.

Hiriko hondartzetan hainbat zerbitzu eskaintzen dira ingurumenaz gozatzeko, hala nola:

  • Kanpoko dutxak
  • Aldagela kolektiboak
  • Komun publikoak
  • Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatua
  • Informazio-puntuak
  • Eguzkitakoak
  • Lagundutako bainua (Kontxako hondartzan)

Kontsultatu hondartza bakoitzean aurki ditzakezun zerbitzuak.

Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era.

Ordutegia:

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era: 10:00-20:00.
  • Ekainaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik 30era: 10:30-19:30.

Langileak:

  • Langile iraunkorrak:
    • Koordinatzaile orokor bat.
    • 3 arduradun (hondartza bakoitzean bat).
    • 16 sorosle ekainaren 15etik irailaren 15era.
    • 12 sorosle ekainaren 1etik 14ra eta irailaren 16tik 30era.
    • 3 ontzi-patroi denboraldi osoan.
    • 2 bainurako laguntzaile mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Hondartza guztietan eta uhartean behar bezala hornitutako larrialdietarako botikin bana dago.

Hondartzen garbiketa urte osoan egiten da, garai eta une bakoitzaren beharretara egokituz.

Udako denboraldia

  • Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 15etik 30era: erdi mailako intentsitateko garbiketa.
  • Ekainaren 15etik irailaren 15era: intentsitate eta baliabide aldetik maila goreneko garbiketa, hondartzen egoera onena bermatzeko.

Udan egunero egiten diren lanak:

  • Harea garbitu eta arrastelatzea.
  • Sarbideak eta hegalkinak garbitzea mangeraz.
  • Uztaila eta abuztuan garbiketa indartzea arratsaldeko txandarekin, mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatzeko.
  • Harea bahetzea gauez, kalitatea hobetzeko.
  • Zakarrontziak jarri eta kentzea egunean bi aldiz:
  • Kontxa: 130 zakarrontzi.
  • Ondarreta: 160 zakarrontzi.
  • Zurriola: 160 zakarrontzi.
  • Santa Klara uhartea: 60 zakarrontzi.

Uda aurreko eta ondorengo denboraldia

  • Maiatzaren 15etik 31ra eta urriaren 1etik 15era.
  • Prestaketa lanak egiten dira, harea banatzea adibidez.

Urteko gainerako hilabeteak

  • Eguneroko garbiketa mantentzen da makineriarekin.

Ezohiko jarduketak

Urteko sasoia edozein dela ere, berehala hartzen dira neurriak egoerak hala eskatzen duenean. Kasurik ohikoena euri-jasa handien edo ekaitzen ondoren gertatzen da, gertaera horiek hondakinak hondartzara eraman ditzaketelako.

Kontsultatu hondartzetako uraren kalitatearen egoera eta hondartzen inguruetako baldintzak kontsultatu.

Kontsultatu hiriko hondartzen uraren osasun kalifikazioa.