Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriBreadcrumb
Xare
Xarek euskarazko kultura digitala suspertzeko helburua du. IKTak, gazteak eta euskara dira egitasmoaren zutabe nagusiak.
Donostiako EHUko Informatika fakultatean egiten da Donostiako ikastetxeetako 15 eta 16 urteetako nerabeei zuzenduta.
Zehazki, honakoak lortu nahi dira:
- Euskarazko kultura digitala suspertu.
- Egungo euskarazko softwarea ezagutarazi.
- Euskarazko softwarearen erabilera sustatu.
- Softwarea euskaratzea bultzatu.
- Euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balioa eman.
- Erreferentziazko gune bat sortu herritarrentzat.
- Ordenagailuetan zein mugikorretan euskarazko sistema eragile eta softwarea instalatu eta
- erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.
- Ikasleei IKTak erabiltzeko irizpide eta jarraibideak eman

Related service
You might also be interested in
Contact
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio Plaza, 2, 20003 Donostia