Merkataritza eta ostalaritza langileak
Intereseko informazioa
Izena emateko epea: 2025eko irailaren 4tik aurrera
Izena emateko lekua:
- On line
- Euskara Zerbitzua (Konstituzio plaza, 2 behea). Izen-emate orria, hemen.
- Udalinfo
Ikastaro motak
Euskara ikasteko lehen urratsak
- Hartzaileak: euskara ulertzen ez duten eta euskara ikasten inoiz aritu ez diren pertsonak
- Helburua: pixkanaka bezeroei harrera euskaraz egiten hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea
- Iraupena: 60 ordu
- Prezioa: 60 €
Maila hobetzeko jarraipen ikastaroa
- Hartzaileak: euskara ikasteko lehenengo urratsak ikastaroa egin duten pertsonak edota aurretik inoiz euskara ikasten aritu direnak
- Helburua: jasotako hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatzen eta osatzen joatea, ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko eta, bide batez, euskara gehiago erabiltzeko, bai bezeroekin bai ohiko lan harremanetan.
- Iraupena: 60 ordu
- Prezioa: 60 €
Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:
08:00-10:00 / 14:00-16:00 / 20:00-22:00
Ikastaroak hiriko euskaltegi homologatuetan ematen dira:
- AEK (Gros: 943 327 611, Amaraberri: 943 474 592, Antigua: 943 218 088)
- HITZEZ (Gros: 943 278 155)
- ILAZKI (Parte Zaharra: 943 424 910)
- LEGAZPI 6 (Antigua, Parte Zaharra: 943 219 907)
- URRATS (Amaraberri: 943 465 593)
- URUMEA (Altza, Erdialdea: 943 464 655)
Diruz lagundutako taldeak
HABEren (Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udalaren dirulaguntza dute.
Dirulaguntza zuzen-zuzenean ematen zaio ikastaroa ematen duen euskaltegiari (Donostiako euskaltegientzako dirulaguntzen deialdia).
2024an
- sortu diren taldeak, guztira: 17
- lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 154
2023an
- sortu diren taldeak, guztira: 25
- lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 221