Merkatarientzako eta ostalarientzako laguntzak
Intereseko informazioa
Euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak
Udalak dirulaguntzak ematen ditu hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduen errotuluak euskaraz jartzeko.
Hiriko edozein establezimenduren kanpoko zein barruko errotuluak diruz laguntzen ditugu
Epea: 2025eko abenduaren 31 arte.
|
Diruz lagunduko diren elementuak |
Euskaraz |
Euskaraz eta beste hizkuntza batean |
|
Kanpoko errotulua: errotulu nagusia eta/edo toldoa |
% 60 Gehienez: 800 euro |
% 30 Gehienez: 400 euro |
|
Kanpoko errotulua: ateko edo erakusleihoko errotulua/biniloa |
% 60 Gehienez: 600 euro |
% 30 Gehienez: 300 euro |
|
Ibilgailuen errotulazioa |
% 60 Gehienez: 400 euro ibilgailu bakoitzeko |
% 30 Gehienez: 200 euro ibilgailu bakoitzeko |
|
Barruko errotuluak idatzizko euskarri finkoak |
% 60 Gehienez: 600 euro |
% 30 Gehienez: 300 euro |
|
Barruko idatzizko seinaleztapen-euskarriak (komuna, jangela, sarrera/irteera, pribatua, aldagela...) |
% 60 Gehienez: 500 euro |
% 30 Gehienez: 250 euro |
|
Bezeroei eskaintzen zaizkien zerbitzu, produktu edo prezioen idatzizko euskarriak (menua, karta, katalogoa, poltsa...) |
% 60 Gehienez: 500 euro |
% 30 Gehienez: 250 euro |
|
Erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (ahozapiak, mahai-zapiak, biltzeko papera, opari-txartelak...) |
% 60 Gehienez: 400 euro |
% 30 Gehienez: 200 euro |
Bete beharreko baldintzak
- Merkataritza- edo ostalaritza-establezimendua Donostian kokatuta egon behar da.
- Ez dute dirulaguntzarik jasoko gaizki idatzita dauden errotuluek edo euskarriek; hau da, akats gramatikalak edo ortografikoak dituztenek.
- Ez dira diruz lagunduko izen propio, toponimo, akronimo edo abizenak soilik dituzten errotuluak eta elementuak.
- Aldi baterako pankarta edo euskarriek ez dute dirulaguntzarik jasoko, establezimenduko errotuluak finkoa izan behar baitu.
- Euskaraz eta gaztelaniaz antzeko grafia duten terminoak errotuluan euskaraz bakarrik idatziko dira.
- Euskara hutsezko errotulu edo idatzizko elementu bat diruz laguntzerakoan, establezimenduaren errotulazio osoa hartuko da kontuan. Euskara ez den beste hizkuntza batean errotulu/euskarri bat edo gehiago badago, errotulazio osoan euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da laguntza.
- Errotulu edo elementu batean bi hizkuntza ofizialak edo hizkuntza gehiago erabiltzen direnean, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren edo gainerako hizkuntzen parekoa izango da.
- Euskarri batean, hizkuntza ofizialez gain beste hizkuntza batzuk ere agertzen badira, edukia osorik eta jarraian jarri beharko da hizkuntza bakoitzean, ordena honetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
- Testuak zutabeka daudenean, euskarazko testua ezkerrean joango da. Testuak lerro berean daudenean, euskaraz hasiko dira. Eta testua bi lerrotan dagoenean, lehena euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz izango da.
- Eskatzaileak Udalak egindako kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.