Etxebizitzaren inguruko nire gestioak
Intereseko informazioa
Eguneratu zure eskaera - Eremu pribatua
Egiaztatu etxebizitza-eskaeren egoera
Intzidentzia teknikoak
Nola jakinarazi intzidentziak?
- internet bidez, esteka honetan: erregistratu intzidentzia
- bulegoan, aurrez aurre, Donostiako Etxegintzan. Aurretiko hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu ilarak saihesteko eta arreta eraginkorragoa eskaini ahal izateko
Zer da intzidentzia bat?
Etxebizitzan edo eraikineko eremu komunetan gertatzen den edozein arazo tekniko.
Donostiako Etxegintzak edo maizterrek konpondu behar dute.
Intzidentzia motak
Alokairuaren hasieran (lehen hiru hilabeteetan)
Etxebizitzan akatsen bat hautematen bada eta akats hori maizterrek eragin ez badute, horren berri eman behar zaio Donostiako Etxegintzari.
Alokairuko lehen hiru hilabeteak igaro ondoren
Maizterren kontura izango da:
- etxebizitzaren parte diren elementuak mantentzea
- alokatutako elementuen ohiko erabilerak eta higadurak eragindako kalteak konpontzea
- maizterrek eragindako beste edozein kalte konpontzea
Konponketak maizterren kontura direnean, ez da intzidentziarik erregistratu behar.
Donostiako Etxegintzaren kontura izango da:
- oro har, instalazio komunetan sortzen diren matxurak edo akatsak konpontzea
- adibidez:
- ur berorik edo berokuntzarik eza
- arazo elektrikoak
- hodi orokorretako ur-ihesak edo buxadurak
- joka ari diren sute-alarmak
- garajeko ateek dituzten arazoak
- barruko ateak
- gune komunetako leihoak edo atariko ateak
- matxuratutako igogailuak
- eta abar.