Ordezkarien erregistroa
Ordezkarien erregistro honetan inskribatzeak aukera ematen dizu beste pertsona edo erakunde bati baimena emateko, hark udal prozedura guztietan zure izenean jardun dezan.
Ordezkaritza-mota hau bi alderdien arteko borondatezko akordioa da, eta izapidea egiteko, bi alderdiek agerraldia egin behar dute administrazio honetan administrazio honetan (Apud acta), ordezkaritza-borondatea jasota utziz. Agerraldia presentziala zein elektronikoa izan daiteke.
Ordezkaritza eskatzea
Izapide hau honela egin daiteke:
- Udalinforen bulegoetan aurrez aurre.
- Elektronikoki:
- Izapide honen bidez: Ordezkarien erregistroan izena ematea
- Nire karpeta atalaren bidez: Nire profila / Ordezkaritzak
Ordezkaritzen eremua
Izapide honen bidez erregistratzen diren borondatezko ordezkaritzek ordezkariari aukera ematen diote ordezkatuaren izenean jarduteko, eginkizun hauetan:
- Izapideak egin
- Datuak kontsultatu eta aldatu (helbidea, helbide elektronikoa, helbide fiskala...)
- Jakinarazpenak onartu
- Online Ordainketa
Ordezkaritzen mantentzea eta iraupena
Ordezkaritza hauek gehienez 5 urteko iraupena dute, eta luzagarriak dira.
Ordezkaritzei dagokienez, ekintza hauek egin daitezke:
- Ordezkaritza berri baten eskaera onartzea edo baztertzea
- Indarrean dagoen ordezkaritza bat ezeztatzea edo uko egitea
- Iraungitu den ordezkaritza bat berritzea
Ekintza horiek aurrez aurre egin daitezke Udalinfon edo elektronikoki Nire karpetan.
Ordezkaritza egiteko baimen puntuala
Izapide bakar bat egiteko, interesdunak baimena eman diezaioke beste pertsona bati bere izenean jardun dezan.
Baimen mota hori emateko, bi pertsonek inprimaki hau bete eta sinatu behar dute beren datuekin, eta ordezkatuaren nortasun-agiriaren kopia erantsi.