Kartografia. Donostiako bidegorriak

Donostiako bidegorri-sarearen irudikapen geografikoa eskaintzen du datu multzo honek.

2003an hasierako digitalizazioa egin zenetik, Udalak etengabeko eguneratze-sistema du, eta urtean 65 hektarea inguru berrikusten ditu lehengoratze fotogrametrikoko eta topografia klasikoko tekniken bidez.

2006an, 1:500 eskalako CAD kartografian oinarrituta, hiri osoa estaltzen duen geruza poligonal bat sortu zen, poligono bakoitzerako zentroide bat gehituta, espazioaren erabilerari buruzko informazioarekin. Gaikako kartografia hori GIS formatuan dago eskuragarri, eta informazio geografikoko sistemetan ustiatzeko prest dago. Harrezkero, eguneratze guztiak CAD kartografian zein GIS kartografian egiten dira, datuen koherentzia eta zehaztasuna bermatuz.

2010eko uztailean, udal-kartografia ED50 erreferentzia-sistema geodesikotik (European Datum 1950, Espainiako eta Balear Uharteetako kartografia-sistema ofiziala 2008ra arte) ETRS89 sistemara (European Terrestrial Reference System 1989) aldatu zen, eta 2020ko otsailean REDNAP08ra (Zehaztasun Handiko Nibelazioko Espainiako Sarea 2008) egokitu zen.

Datu-multzoak 1/500 kartografiako datuen eredua (CAD formatuan) eta GIS kartografiako datuen eredua barnean hartzen ditu.

Erreferentzi-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke, "LURRALDEA/Garraio sarea/Bidegorria" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi hilekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:26 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data abendua 29, 2026, 12:23 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala