Biblioteca - Presentacion

Liburutegia


Gure ardura da osasun onarekin etortzea eta ez bertaratzea sintomaren bat edo ondoeza sentitzen badugu. Arau hauek hartuko ditugu denok serio eta errespetoarekin.

Musika eta Dantza Eskolako liburutegia zerbitzu publikoa da eta bere funtzio nagusia da Eskolaren prestakuntza beharrei eta herritarraren informazio beharrei erantzutea.

Liburutegi espezializatua, eskolakoa eta publikoa da. (1)Edukiak musika eta dantzari buruzkoak dira eta musika eskoletan eskaintzen den araubide bereziko irakaskuntza artistiko ez arauturako egokituta. Funtzionalki, bi sareren parte da: Udal Liburutegi Publikoena (2000. urtean sortu zenetik) eta Euskadiko Irakurketa Publikoarena (2016. urtetik).

 

BERRIKUNTZAK

  • Liburutegia ordu gehiagoz zabalik goizez (astearte, asteazken eta ostiraletan 10:30etatik 14:30etara).

  • Interneterako sarbidea Wifi-Liburutegiarekin.

  • Ikasteko eta irakurtzeko lan mahai gehiago

  • Musika-hezkuntzan espezializatutako liburutegia da, publikoa eta edozein herritarren eskura dagoena, Donostiako edozein udal liburutegik eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituzten zerbitzuekin.

 

Ordutegia

  • Irailaren 12tik aurrera: 
    • GOIZEZ: astearte, asteazken eta ostiral: 10:30-14:30
    • ARRATSALDEZ: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00

 

Zerbitzuak

  • Informazio zerbitzua
  • Mailegua
  • Fonoteka
  • Irakurketa gunea
  • Hemeroteka
  • Internet sarbidea (nabigazioa eta Wi-fi)
  • On-line zerbitzuak

 

Bazkide txartela nahitaezkoa da zenbait zerbitzu erabiltzeko, adibidez mailegurako (Herritarren Txartela, Donostia Kultura Txartela edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako txartela baliogarriak dira). Txartela eskatzearekin batera, eskatzaileak onartzen ditu liburutegiko arauak.

 

Helburuak

  • Liburutegia Musika Eskolan (arautu gabeko irakaskuntzako eskola) integratzea kultur gune eta hezkuntza etengabe eta autodidaktaren eragile moduan.
  • Musika eta dantzari buruzko informazio eta dokumentazio gune bihurtzea Eskolako komunitatearentzat eta musikan eta dantzan interesa dutenentzat.
  • Irakaskuntzan laguntzea, irakasleekin lankidetzan, ikaslearen ikaskuntza eta teknologia berrien erabilera hobetzeko.
  • Irakurtzeko eta edozein motatako musika entzuteko zaletasuna zabaltzea, erabiltzaileen espiritu kritikoa lantzen laguntzeko.
  • Kanpoko kultur ekintzei, baliabidei eta zerbitzuei buruzko informazioa biltzea eta zabaltzea.
  • Kultur ekintzak antolatzea diziplinarteko espazio moduan, arte adierazpen mota guztiak integratzeko eta sormena sustatzeko.
  • Beste liburutegi batzuekin lankidetzan proiektu eta programetan parte hartzea (liburutegi publikoak eta musika arlokoak).
  • Bere eremuko tokiko musika ondarea eta oroimena zaindu, gorde eta aditzera ematea.

Argazkia